(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere zortzi departamentuetatik bosten egitura onartu du asteartea, 2011.eko uztailak 5


Gainera, Gobernu berriaren lehenengo hamahiru zuzendari orokorrak izendatu ditu


Gobernuko bilkura

Barcina Lehendakaria Gobernuko bilkuraren buru dela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, osatu behar duten zortzi departamentuetatik bosten egiturazko dekretuak onartu ditu gaur goizeko bilkura berezian. Zehazki, ondorengo departamentuak diseinatuta geratu dira, zuzendaritza nagusien mailan: Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua; Ekonomia eta Ogasun Departamentua; Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentua; Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentua.

Onartutako egiturek ondorengo organoak sortu dituzte, departamentu bakoitzerako idazkaritza tekniko orokor batekin batera:

- Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

- Gai Juridikoen eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

- Justizia eta Barneko Zuzendaritza Nagusia- Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia

- Gobernu Irekiko eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia

- Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

- Nafarroako Administrazio Auzitegia

Administrazio Publikoko Nafarroako Institutua erakunde autonomoa Departamentu honi atxikitzen zaio eta Nafarroako Larrialdien Agentzia Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

- Ekonomia Politikako eta Nazioarteko Politikako Zuzendari Nagusia

- Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusia

- Nafarroako Ekonomiako eta Administrazioko Foru Auzitegia

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa Departamentu honi atxikitzen zaio.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentua

- Kultura-Vianako Printzea Erakundeko Zuzendaritza Nagusia

- Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia

- Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia

- Nafarroako Gobernuaren Komunikazio-Eledunaren Bulegoko Zuzendaritza Nagusia

- Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritzaren Zuzendaritza Nagusia

- Immigraziorako Bulegoa

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

- Gizarte Politika eta Kontsumorako Zuzendaritza Nagusia

Departamentuak ondorengo erakunde autonomoak atxikita izango ditu: Nafarroako Kirolaren Institutua; Gazteriaren Nafarroako Institutua; eta Nafarroako Berdintasunerako eta Familiaren Institutua

Mendekotasunerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa Gizarte Politika eta Kontsumorako Zuzendaritza Nagusiari atxikita izango da.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

- Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusia

- Garraioetako Zuzendaritza Nagusia

- Etxebizitza eta Lurralde Antolamendurako Zuzendaritza Nagusia

Hamahiru zuzendaritza nagusien izendapena

Goian adierazitako egiturazko bost dekretuak onartzeaz gain, honako izendapen hauek onartu dira:

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

- Marta Pernaut Ojer, Gai Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

- Inmaculada Jurio Macaya, Justizia eta Barneko zuzendari nagusia.

- Jose Luis Izco Biarge, Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

- Guzman Garmendia Perez, Gobernu Ireki eta Teknologia Berrien zuzendari nagusia.

- Gregorio Eguilaz Gogorza, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

- Felix Taberna Monzon, Administrazio Publikoko Nafarroako Institutuko zuzendari-gerentea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

- Maria Jesus Valdemoros Erro, Ekonomia Politikako eta Nazioarteko Politikako zuzendari nagusia.

- Juan Franco Pueyo, Aurrekontuen zuzendari nagusia.

- Idoia Nieves Nuin, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-gerentea

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

- Jose Javier Monzon Rome, Gizarte Politika eta Kontsumorako zuzendari nagusia

- Ana Concepcion Puyo Gracia, Mendekotasunerako Nafarroako Agentziako zuzendari-gerentea

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

- Berta Miranda Ordobas, Garraioetako zuzendari nagusia.

- Marie Gomez Sanchez, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendurako zuzendari nagusia

Gainera, Nafarroako Gobernuko zortzi kontseilariek beren gabineteetako buruak izendatu dituzte jada: Natalia Ayarra Izco (lehenengo lehendakariordea), Cristina Lopez Manero (bigarren lehendakariordea), Javier Lesaca Esquiroz (eleduna eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria), Silvia Echavarren Zozaya (Hezkuntzako kontseilaria), Marta Borruel Alvarez de Eulate (Osasuneko kontseilaria), Alicia Erdociain Saralegui (Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria), Javier Belarra Gorrochategui (Landa Garapena, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria) eta Esther Lekunberri Alli (Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria)

Erantsitako informazioetan, gaur arte izendatutako Gobernuko goi-karguen biografia eta argazki ofiziala kontsulta daitezke: kontseilariak, zuzendari orokorrak eta hari lotutako karguak, eta gabineteburuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Presidencia, Administraciones Públicas e Interior
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Economía y Hacienda
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Cultura, Turismo y Relaciones Institucionales
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Educación
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Salud
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Política Social, Igualdad, Deporte y Juventud
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Desarrollo Rural, Industria, Empleo y Medio Ambiente
Biografías y fotografías oficiales del Departamento de Fomento y Vivienda
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa