(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CTPk antolatutako Pirinioetako Zeharkaldi Handiak ostiralean festa bat ospatu zuen Otsagabian, bertan parte hartu zuten xendazaleentzat

asteazkena, 2011.eko uztailak 6


Iragan asteburuan Nafarroako ibilbidea amaitu zen, Leireko mendilerroan eta Larrako mendigunean egindako ibilbideekin


Xendazaleak Orhiko tontorrean

Pirinioetako Zeharkaldi Handiko parte-hartzaileak, Orhi-ko gailurrean. ( irudia handitu )

Iragan ostiralean, uztailak 1, harrera-festa egin zitzaien Pirinioetako Zeharkaldi Handian izandako parte-hartzaileei. Zeharkaldi hori Pirinioetako Lan Komunitateak antolatzen du Nafarroako Gobernuaren Turismo Departamentuarekin lankidetzan, "2011, Pirinioen Urtea" Proiektuaren barnean.

Mendiko ibilaldia ekainaren 25ean hasi zen Pirinioen mendebaldean, Hondarribia herri gipuzkoarrean. Egun bat geroago, hilak 26, ibilaldia Foru Erkidegoan sartu zen, eta bertan 7 etapa osatu dira Nafarroako Pirinioetan zehar. Ingurune horretan hamabost egunez ibiliko den karabana honetara elkartutako xendazaleek, paraje natural oso ikusgarriak eta aldi berean historikoki aberatsak direnekin gozatu ahal izan dute: Zugarramurdi, Larrungo tontorra, Gosorpil eta Veaux-eko mendatea, Iparlako tontorra, Ibañetako mendatea edo Erronkari.

Iragan uztailaren 1ean Orhi-ko tontorraren txanda zen, Atlantikotik abiatuz Pirinioetako lehen bi milakoa. Hitzordua 11:30ean jarrita zegoen Larrauko mendatean, eta bertatik Orhiko tontorrerako igoerari ekin zitzaion haize bortitzarekin; haize hori pixkanaka baretzen joan zen hegoaldeko hegaletik gora egin ahala, eta Iratiko Baso hostotsu ikusgarriarekin gozatu zuten.Ordu eta erdiko igoeraren ondoren, opari ederra zuten tontorrean zain: Pirinio guztiak hartzen zituen ikuspegi sinestezinak hodei artean eta, nola ez, bazkari partekatu bat.

Arratsaldean, Nafarroak Zeharkaldi Handiko parte-hartzaileei festa antolatu zien, Pirinioetako Lan Komunitateko zazpi lurraldeek egingo duten antzera mendi-zeharkaldia igarotzean. Festa nafarra Otsagabian ospatu zen: herrira egindako bisita gidatu batekin (frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz) hasi zen; jarraian, dantzariak, herri-kirol erakustaldia, ogi-mamien dastatzea, Zaraitzuko txistorra, etxeko postreak eta ardoa, eta baita Orhipeango festako proiekzio bat ere; azken hori herri horretan bertan izango da abuztuaren 27 eta 28an. Festa herrikoi horrek ibiltariak harritu eta liluratu zituen, eta Otsagabiako herriaren laguntzari esker egin ahal izan zen.

Leireko Mendilerrora eta Larrako mendigunera asteburu honetan egindako ibilbideen ondoren, Zeharkaldi Handiak Nafarroako Erreinua utzi eta Aragoiko lurretan sartuko da.

Pirinioetako Lan Komunitatea

Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) hiru Estatutako zortzi erakunde politiko batzen ditu, Pirinioetako kateko bi aldeetan lotuta daudenak. Iparraldean, hiru eskualde frantses (Akitania, Midi-Pyrénées, Languedoc-Rousillon) hegoaldeko Espainiako lau autonomia erkidegoei batzen zaizkie: Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiri. Andorrako Printzerria ahaztu gabe, Estatu bat.

2009ko urritik, txandakako presidentzia Midi-Pyrénées Eskualdeko presidente Martin Malvyren esku dago bi urtez. CTPk Pirinioen garapenaren eta kontserbazioaren alde lan egiten du. Haren helburuak: lurraldeen eta bertako eragileen artean trukaketak egiten laguntzea, gaurko eta biharko arazoak jorratzea (garraioak, turismoa, komunikazioa, garapen iraunkorra…)

Esparru horren barnean, CTPk "2011, Pirinioen Urtea" izeneko proiektua antolatzea erabaki zuen. Proiektu honek mendigunea sustatzea du xede, Pirinioak (bir)baloratzea bilatzen du, eta lurralde horretan dauden kultur, kirol, ekonomia eta bestelako jarduera asko eta era askotarikoak erakustea. Lurralde aberats eta dinamikoa da eta CTPk berau erakutsi eta ospatu nahi du ekinaren 25etik uztailaren 9ra antolatzen duen Pirinioetako Zeharkaldi Handiaren bidez.

2007. urtetik, Pirinioetako Lan Komunitatearen ardura da 2007-2013ko Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Kooperazioko Programa Operatiboa ((POCTEFA) behar bezala egikaritzea (160 milioi euroko programa). CTPk "2011, Pirinioen Urtea" hautagaitza aurkeztu du POCTEFAren deialdira, FEDER funtsen % 65eko kofinantzaketa bat lortzeko irekita dagoena gaur egun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa