(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOZeko larrialdi zerbitzuek 681 pertsona artatu dituzte jaien lehen bost egunetan
astelehena, 2011.eko uztailak 11


Kopuru horretan ez dira barne hartu entzierroko istripuen ondorioz ospitaleetako larrialdietan artatu direnak


NOZeko larrialdi zerbitzuek 1.296 pertsona artatu dituzte jaien lehen bost egunetan

Nafarroako Ospitale Gunea

Nafarroako Osasun Zerbitzuko arreta espezializatuaren sareko larrialdi zerbitzuek, Dr. San Martín anbulatorioan eta Nafarroako Ospitale Guneko ospitaleetan (Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea) daudenek, San Fermin jaietako istripuak direla-eta 681 kasutan osasun laguntza eman dute, jaien lehen bost egunetan.

Nafarroako Ospitaleak eta Virgen del Camino Ospitaleak, bien artean, uztailaren 10era arte, 211 pertsona artatu dituzte; Dr. San Martín anbulatorioak, aldiz, 470 pertsona. Arreta jaso dutenen kopuru horretan ez dira kontuan hartu entzierroko istripuen ondorioz ospitaleetako larrialdietan artatu behar izan direnak.

Uztailaren 9an artatu zen jende gehien, 178 pertsona hain zuzen ere. Horren ondoren, hurrenkera horretan, uztailaren 6an 154 lagun, uztailaren 7an 121 lagun, uztailaren 8ean 115 lagun eta uztailaren 10an 113 lagun artatu ziren.

Patologien arabera, larrialdietako arreten kausarik ohikoenak traumatismoak eta zauriak dira (397 kasu). Horren ondoren, kasurik nabarmenenak intoxikazio etilikoak (130) eta erasoak (72) izan dira. Neurri apalagoan gertatu dira beste arreta batzuk (44), hainbat traumatismo izan dituztenak (18), drogen intoxikazioak (11) eta elikagaien toxiinfekzioak (9).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa