(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Turismo Bulegoak 4.759 pertsonari arreta eman die Sanferminetako lehen zatian astelehena, 2011.eko uztailak 11


Informazio-eskatzaileen % 53 estatukoak izan dira eta % 47 beste herrialde batzuetako bisitariak


Iruñeko "Nafarroako Erreinua" Turismo Bulegoak 4.459 informazio-eskatzaileri arreta eman die uztailaren 5etik 10era. Jatorriari dagokionez, eskatzaileen % 53,16 estatukoak izan dira (2.530) eta % 46,83 (2.229), beste herrialde batzuetatik etorritako bisitariak.

Iazko datuekin alderatuz, aurten % 7 jaitsi da; atzerriko eskatzaileen artean % 6,2 jaitsi da eta % 7,7 estatukoen artean. Jaitsiera hori normaltzat jotzen da, Internet bidez bilatu den turismo-informazioak gora egin baitu.

Batez beste 800 eskatzaileri arreta eman zaio egunero. Jende gehien 09:00etatik 11:00etara bildu izan da. Hilaren 9an izan zen jende kopuru handiena: 1.101 eskatzaile guztira, horietatik 658 estatukoak eta 443 atzerritarrak. Jatorriari erreparatuz, estatuko bisitari-kopuru handiena hilaren 9an jaso zen: 508, guztira. Gainera, hilaren 7an eta 8an, 800 informazio-eskaeratik gora egin zen; hilaren 6an eta 10ean, berriz, 795 eta 687, hurrenez hurren. Bisitari-kopuru txikiena hilaren 5ean jaso zen (400 eskaera egin ziren); iaz, egun horretan, 904 bisita izan ziren.

Herrialdeka eta erkidegoka

Turista atzerritarren artean, frantsesak nabarmendu behar dira (% 17,76); ondoren, estatubatuarrak (% 16,28), australiarrak (% 12,9) eta britainiarrak (% 6,5). 2010. urtean, AEB lehen postuan zegoen, eta atzetik zeuden Frantzia, Australia, Italia ea Erresuma Batua.

Estatuko informazio-eskatzaileei dagokienez, nafarrak nabarmentzen dira (% 23,8). Ondoren, bartzelonarrak (% 13,2), madrildarrak (% 11,10), gipuzkoarrak (% 5,5) eta valentziarrak (% 5). Eskualde guztiek postua errepikatzen dute Gipuzkoak salbu, lehen postuetan agertzen dena Bizkaiaren ordez.

Jasotako eta arreta emandako eskaera guztiak ondorengo oinarrizko informazioa ematen oinarritu dira, bereziki: festen egitaraua, hiriko planoa, ostatu hartzea, jatetxeak, erraldoien ibilbidea eta entzierroa ikusi eta korritzeko gomendioak. Guztira, hiriko 3.000 plano baino gehiago eta 2.000 aldizkari banatu dira festen inguruko informazioarekin. Informazioa eskatu duten askok eta askok bulegoaren kanpoaldean aurten estreinakoz jarritako mahai eta aulkiak erabili dituzte planoak eta informazio-liburuxkak kontsultatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa