(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria Iror Beien Emontarzuna izeneko ekitaldian izan dira asteazkena, 2011.eko uztailak 13


Europan indarrean dagoen nazioarteko itun zaharrena da, eta larreak erabiltzeko Erronkari eta Baretous mugako haranen arteko lehiei amaiera eman zien


Iror Beien Emontarzuna izeneko ekitaldia

Iror Beien Emontarzuna izeneko ekitaldia.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoecheak, Europan indarrean dirauen eta nazioarteko itun zaharrena den Iror Beien Emontarzuna izeneko ekitaldian parte hartu dute gaur eguerdian, Ernazko lepoan (Izaba). Ituna XIV. mendekoa da, eta larreak erabiltzeko Erronkari eta Baretous (Biarno Garaia-Frantzia) mugako haranen arteko lehiei amaiera eman zien.

Baretous haraneko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiote Erronkari haraneko Izaba, Garde, Urzainki eta Uztarroze herrietako auzokoei, bertako larreak erabili ahal izateko. Emandako behiek "sine mácula" (orbanik gabeak) eta "ilaje, hortz eta adar" berdinak izan behar dituzte

Animaliak eman aurretik, Erronkari eta Baretousko alkateek, inguruko arropa tradizionala jantzita dutela, lehiei amaiera eman zien bake-konpromisoa berritzen dute. Konpromiso hori sinboliko izenpetuta geratzen da eskuak San Martingo harriaren gainean jarriz, Espainiaren eta Frantziaren arteko 262. muga adierazten duena, eta elkartasuna nahiz lankidetza agertzeko "pax avant" (bakea aurrerantzean) denak batera esaten dutenean.

Ekitaldi honek zer jatorri eta zer arrazoi duen ez da ezagutzen, eta zenbait historialariren iritziz, K.a. 125. urtean koka daiteke. Mendeetan zehar, ordainketa hori etenik gabe egin zen XIV. mendera arte. Urte hartan egiteari utzi zitzaion, eta arrazoi hori tarteko liskar handiak sortu ziren. Gertakizun horiek arbitrajeko laudoaren iturri izan ziren, eta 1375. urtetik etenik gabe ospatzen jarraitu da. Ituna Ansó-ren arbitrajeko laudoa izenekoan oinarrituta dago, aldeek Pirinioetako udalerri aragoitarrean –orduan auzilariena ez zen erreinu batena zena– gaiak ebazteko bitarteko bat bilatu ondoren.

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuak, aurten, Iror Beien Emontarzuna izeneko ekitaldia Kultura Intereseko Ondasun Higiezin eta Nafarroako Turismo Intereseko Festa izendatu duela.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Iror Behien Emontarzunari buruzko informazioa 
Ekintzen egitaraua
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa