(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOZeko larrialdi-zerbitzuek 954 pertsona artatu dituzte 2011ko San Fermin jaietan osteguna, 2011.eko uztailak 14


Kopuru horrek barnean hartzen ditu Nafarroako Ospitale Gunean entzierroetan zauritutako 43 korrikalariei emandako arreta


2011ko Sanferminetako osasun-balantzea

San Fermin jaietako entzierro bat.

Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetako eta ospitaleaz kanpoko larrialdi-zerbitzuek 954 pertsona artatu dituzte aurtengo Sanferminetan (uztailaren 6ko 12:00etatik uztailaren 14ko 08:00ak arte), zuzenean festarekin lotuta (iaz 996 izan ziren).

Kopuru horrek barnean hartzen ditu entzierroko 43 korrikalariri emandako arreta (2010ean 37 izan ziren). Horietatik lau zezen-adarkadaz zaurituak izan dira.

Datu horiek gaur goizean jakinarazi ditu Osasun kontseilari Marta Vera Janín-ek, Nafarroako Osasun Zerbitzuak San Fermin jaietan emandako osasun-zerbitzuaren balantzea aurkeztean. Prentsaurrekoan Verarekin batera izan dira Nafarroako Ospitale Gunearen zuzendari gerentea, Fernando Boneta Beorlegui, Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdi Zerbitzuetako burua, Javier Sesma Sánchez; eta Ospitaleaz kanpoko Larrialdi Zerbitzuetako burua, Antonio Zubiaur Carreño.

Emandako osasun-arretak (entzierrorik gabe)

Entzierroarekin loturarik izan ez duten 911 larrialdietatik, 637 (% 70) San Martin Doktorea osasun-zentroan artatu dira, hura izan baita larritasun gutxien zuten osasun-larrialdientzako erreferentziazko zentroa. Nafarroako Ospitale Guneko larrialdi-zerbitzuetan, aldiz, 274 pertsonari eman zaie arreta (%30).

Larrialdi-zerbitzuetara joan diren hiru herritarretik ia bik traumatismoak eta ustekabeko zauri desberdinak zituzten (guztien % 56) eta, askoz ere gutxiagok, intoxikazio etilikoak (% 20) eta erasoak (% 12). Bestelako kasuistikak, esate baterako politraumatismoak, droga-intoxikazioak edo elikadura-intoxikazioak, gutxi gertatu dira.

NOZen ospitaleko eta ospitaleaz kanpoko larrialdi-zerbitzuetan pertsona gehien larunbatean, uztailak 9, artatu ziren; zehazki, festarekin lotutako 178 larrialdi. Hurrengoak, ordenan, uztailaren 6a 6 (154), 7a (121), 8a (115), 10a (113), 11 (107), 13a (63) eta 12a (69) izan dira.

Nafarroako Larrialdi Agentziak Iruñeko eta bere Eskualdeko 574 anbulantzia-mobilizazio koordinatu ditu uztailaren 6ko eguerditik uztailaren 13ko gauerdira arte; iaz erregistratu zena (658) baino kopuru txikiagoa.

Entzierroko larrialdiak

Aurtengo San Fermin jaietako entzierroetan Nafarroako Ospitale Guneak 43 korrikalari zauritu artatu ditu. Horietatik lau zezen-adarkadaz zaurituak ziren eta seik ospitalizazioa behar izan dute (lau oraindik ospitalean daude).

Azken lau urteetako datuak konparatuta ikus daitekeenez, adarkadaz zaurituak gutxitu egin dira, baina entzierroaren ondorioz ospitalean artatu behar izan direnen kopurua berdintsua da. Zehazki, 2008an 46 zauritu izan ziren, horietatik lau zezen-adarkadaz; 2009an 47 korrikalari artatu ziren, hamar adarkadaz (bat hil egin zen; 2003tik ez zen halakorik gertatu); eta iaz, 37 korrikalarik osasun-arreta behar izan zuten, horietatik bederatzik zezen-adarkadagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2011ko San Ferminetako osasun-arreten balantzea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa