(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 64 pertsona atxilotu du Sanferminetan hainbat deliturengatik, 2010ean baino % 24 gutxiago osteguna, 2011.eko uztailak 14


Uztailaren 13ra arte 606 salaketa jaso (657, 2010ean), 9 gidari atxilotu eta beste 60 salatu dira alkohol-tasa gainditzeagatik


Foruzaingoaren atxiloketak San Ferminetan

Agente bat entzierroa zaintzen. ( irudia handitu )

Foruzaingoak asteazken honetara arte, uztailaren 13a barne, eta San Fermin jaiak direla-eta abian jarritako zerbitzu bereziaren barnean, 64 pertsona atxilotu du hainbat delitu egiteagatik. Zifra hori iazkoa baino txikiagoa da; 2010ean 84 pertsona atxilotu ziren data berean.

26 atxiloketa ondarearen aurkako delituengatik egin dira (haietatik 26, ebasketak), 4 lesioen delituengatik, 9 bide-segurtasunaren aurkako delituengatik, 11 desobedientzia eta erresistentziagatik, 4 droga-trafikoagatik eta 10 beste delituengatik.

2011ko uztailaren 6tik 13ra bitarte, Gaztelu plazan dagoen Herritarrentzako Arreta bulegoan 606 salaketa penal jaso dira; iaz, data berean, 657. Salaketa guztien artean ondarearen aurkako delituak nabarmendu behar dira berriz ere: 477 ebasketa eta indarra erabiliz egindako 41 lapurreta. Gainera, 3 salaketa bideratu dira erasoengatik, 13 kalteengatik, 1 tratu txarrengatik eta 71 beste arrazoi batzuengatik.

Trafiko eta bide-segurtasuneko arloan 22 istripu artatu dira Iruñerrian. 9 pertsona atxilotu dira baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoan gidatzeagatik, eta beste 60 administrazio-eran salatu dira beren alkohol-tasa delitu izateko mugetara ez iristean. Guztira, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrean jasotako kontzeptuei eragiten dieten 174 salaketa izapidetu dira; 2010ean, data berean, 280 izan ziren.

Udal-ordenantzak ez betetzeagatik 178 pertsona salatu dira, bide publikoan pixa egiteagatik batez ere, eta 67 ikuskizunen agertokietan jokabide desegokiak erakusteagatik (2010ean, data berean 152 izan ziren).

Gainera, Gaztelu plazako Herritarrentzako Arreta bulegoak, guztira 377 galdutako objektu kudeatu ditu uztailaren 13 arte, azken egun hori barne; haietako gehienak bide publikoak izandako ebasketen ondorio izan dira.

Objektu horiek egunero Udaltzaingoak Iratxeko Monastegia kalean (Tel.:948 42 06 12) galdutako objektuak jasotzeko bulegoetara eramaten dira –salaketa aurkezteko unean eta bulegoan badaude unean bertan eskatzen ez badira behintzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa