(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoko 102 patrullak uztailaren 15etik 17rako irteera-itzulera operazioan zehar errepideak zainduko dituzte

osteguna, 2011.eko uztailak 14


Abiadura eta alkoholemia-kontrol intentsiboak egingo dituzte errepideen sare nagusiko eta aisirako ohiko lekuetara ateratzeko bideetan


Uztaileko irteera operazioa

Bi agente haien patrullako autoaren ondoan, AP-15 autobideko ordainleku batean ( irudia handitu )

Foruzaingoak 102 patrulla bidaliko ditu trafikoa zaindu eta kontrolatzeko 2011ko uztailako bigarren hamabostaldiko irteera-itzulera operazioa dela-eta. Ostiraleko, uztailak 15, 07:00etatik, igandeko, uztailak 17, 22:00etara jardungo dira. Iazko kanpainan administrazioaren 69 salaketa izapidetu ziren gehiegizko abiaduran joateagatik eta salaketa bat alkoholemiako kontrolean positibo emateagatik.  

Foruzaingoak sare nagusiko eta aisirako ohiko tokietara joateko irteeretan (autobideak, autobiak eta errepide nagusiak) ohi agente gehiago jarriko ditu. Leku horietan abiadura eta alkoholemiaren kontrol intentsiboak egingo dira.  

Zehazki, Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloko dispositiboa (Iruñeko eta Tuterako polizia-etxeetako unitateek parte hartuko dute) 102 patrullak osatuko dute; horietatik 40 ostiralean bidaliko dira, 30 larunbatean eta 32 igandean.  

Irteera-itzulera operazio horretan, eta udako gainerako egunetan, alkohola, abiadura eta gidarietan drogan antzemateko  kontrolak burutuko dira. Gainera, arreta berezia jarriko da herriko jaiak ospatzen dituzten herrien inguruetan. Iazko irteera-itzulera operazioan, 2010eko uztailaren 16tik 18ra, Foruzaingoak 12 radar jarri zituen eta 6.479 ibilgailu kontrolatu zituzten. Guztira, administrazioak 69 salaketa jarri zituen gehiegizko abiaduran joateagatik.  

Horrez gain, alkoholemiaren kontrolerako 18 guneetan 763 gidari aztertu zituzten. Horietatik batek positibo eman zuen eta, beraz, administrazioak salaketa jarri zuen.  

Foruzaingoak hauek gomendatzen ditu: gidariei arreta handiz gidatzeko, bidaia behar diren atsedenak egiteko moduan prestatzeko, abiadura mugak eta segurtasun arauak errespetatzeko, eta ibilgailua bidaia egiteko egoera ezin hobean dagoela ziurtatzeko.

Foruzaingoaren zerbitzuak asteburuan 

Foruzaingoak lau zerbitzu berezi eskainiko ditu asteburuan zehar, hiru kirol proba egin eta, Elizondon, igandean, Baztandarren Biltzarra ospatuko direlako.

Larunbatean, uztailak 16, 8:30ean, Altsasutik ibilbide zikloturista aterako da, eta 124 kilometro egingo ditu ondorengo errepideetatik: NA-2410 (Barranca), NA-718 (Lizarra-Olatzagutia), NA-7183 (Altsasu-Urbasa), NA-120 (Lizarra-Beasain), NA-7100 (Lizarragako portua-Arbizu), NA-7510 (Aralarko San Miguel), NA-7500 (Irurtzun-Madotz-Lekunberri) eta NA-7520 (Arbizu-Lizarragabengoa).

Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Aiegiko Udaleko XV. Saria irabazteko ere lehiatuko dira. 66 kilometroan egingo da eta honako errepide hauetan zehar ibiliko dira: NA-1110 (Galar-Viana), NA-6340 (Allo-Antzin), NA-7451 (Murieta-Oko), NA-132-A (Lizarra-Gasteiz), NA-132-B (Iguzkitzako saihesbidea), NA-718 (Lizarra-Olatzagutia), NA-7189 (Eraul), NA-120 (Lizarra-Beasain).

Uztailaren 17an, igandean, Foruzaingoa Fontellasen egingo den bizikleta lasterketa zaintzen arituko da. 11:00etatik aurrera izango da eta 52 kilometroko ibilbidean zehar ibiliko dira errepide hauetatik: N-232-A (Alfaro-Tutera-Zaragoza), NA-134 (Ebroren ardatza), NA-8703 (Tutera NA-125 errepidearekin lotzen den tartea) eta NA-126 (Tutera-Tauste).

Amaitzeko, Foruzaingoak zerbitzu berezia eskainiko du, Elizondon, Baztandarren Biltzarra egingo delako. Jaialdia dela-eta, herriko zeharbidea itxiko dute ekitaldiak amaitu arte (11:00etatik 15:30era, gutxi gorabehera). Antolaketaren arduradunek seinaleztaturiko aparkalekuak prestatu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa