(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak salaketa-kopurua bikoiztu egin du Sanfermin hauetan zezen-plazan jokabide desegokia erakusteagatik ostirala, 2011.eko uztailak 15


Aldiz, ebasketen ondoriozko salaketak % 9 murriztu da iazko datuekin alderatuz


Foruzainak Sanferminetan. ( irudia handitu )

Amaitu berri den 2011ko San Fermin Zezen Azokan zehar Foruzaingoak 75 ikusle salatu ditu arratsaldeko ospakizunetan zehar erakutsitako jokabide desegokiagatik (plazaren barnean eta sarbidean). Haietatik 52 Zezen Araudia ez betetzeagatik salatu dira (objektuak jaurtitzeagatik, borroketan parte hartzeagatik eta sarrerak birsaltzeagatik); beste 17 estupefazienteak kontsumitu edo edukitzeagatik eta gainerako 16ak udal-ordenantzaren aurkako jokabideengatik. Hortaz, iazko datuekin alderatuz aurten ezarritako salaketak bikoiztu egin dira (34 izan ziren 2010ean).

Foruzaingoak edizio honetan egindako babes bereziko kanpainan ere 5 atxiloketa egin dira zezen-plazan; guztiak ospakizunetan bertaratutakoen segurtasuna zaintzen zuten agenteei kasu ez egiteagatik, eta 187 salaketa gehiago plazaren kanpoaldean pixa egiteagatik.

Zezen-plazako poliziaren jardunbideak aurten Nafarroako Gobernuak antolatutako segurtasun-zerbitzuaren behin betiko balantzearen berritzaileenak dira, Iruñeko Udalarekin eta Foru Erkidegoan Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzarekin lankidetzan.

Ebasketa eta atxiloketa gutxiago ohiko delinkuentzia eta trafikoagatik

Jai-barruti osoan Foruzaingoak emandako zerbitzu eta arretei dagokienez, iazko datuekin alderatuz, nabarmendu ohiko delinkuentzia eta trafikoagatik izandako salaketa- eta atxiloketa-kopurua jaitsi egin dela.

Jai hauetan 638 salaketa aurkeztu dira ohiko delituengatik (2010an baino % 7,5 gutxiago, 690); ebasketengatik izandako salaketak bereziki azpimarratu behar dira (492; iaz, 541) beren bolumen eta portzentajean izan duten jaitsieragatik (% 9). Aurkeztutako gainerako salaketak indarrez egindako lapurretak (50), kalteak (15), erasoak (3), tratu txarrak (1) eta beste arrazoi batzuk (77) izan dira.

Ohiko delinkuentziagatik eta trafikoagatik egindako atxiloketak ere nabarmen jaitsi dira (-21,6); 2010ean 88 atxiloketa egin ziren, eta aurten 69: 26 diru-zorro lapurrak; 12 agintaritzari kasu ez egin eta jarkitzeagatik, 9 gidari alkoholemiagatik, 7 droga-trafikoagatik, 4 lesioengatik eta gainerako 11 beste delitu batzuengatik.

Trafikoagatik izandako administrazio-salaketak apur bat jaitsi dira, 177tik 174ra (haietako 64 alkoholemia positiboagatik), eta Foruzaingoak 27 trafiko-istripu artatu ditu Iruñean eta Iruñerrian.

Azkenik, Gaztelu plazan dagoen Foruzaingoaren Herritarrentzako Arreta Bulegoan jasotako 385 galdutako objektuak azpimarratu behar dira. Objektu horiek guztiak Iruñeko Udaltzaingoaren Galdutako Objektuen Bulegora eraman dira (Iratxeko Monastegia kalea, tel.: 948 420612).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa