(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Shakespeare-ren emakumeak” izeneko obrak irekiko du Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia ostiral honetan ostirala, 2011.eko uztailak 15


Uztailaren 15etik 31ra burutuko den programa Sanchez de Muniain kontseilariak inauguratuko du


Rafel Alvarez, El Brujo-ren "Shakespeare-ren emakumeak" izeneko ikuskizunak emango dio hasiera uztailaren 15etik 31ra burutuko den Erriberriko Antzerki Klasikoaren hamabigarren edizioari.

Urrezko Mendeko obretan oinarritutako programa gaur gauean inauguratuko du Gobernuaren eledun eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Juan Luis Sanchez de Munianek; Nafarroako Gobernuaren ordezkari Elma Saizek eta Erriberriko alkate Francisco Legazek. Ekitaldia Nafarroako Erregeen Jauregian izango da.

Irekiera-ekitaldia amaituta, lehen obra antzeztuko da, eta larunbatean, hilak 16, ere eszenaratuko da. Antzezpenak 22:30ean izango dira Cava-n.

Muntaia Shakespeare-ek sortutako pertsonaiei zuzenduta dago: Catalina ("Otzandutako piztia"), Rosalinda ("Nahi duzuen bezala"), Beatriz ("Urruneko intxaurrak zarata asko") eta Julieta. Bertan, El Brujo-k emakumeari eta antzerkigile ingelesari omenaldi berezi bat egiten die, Harold Bloom kritikati iparamerikarraren testuetatik abiatuta.

Obra gaur goizean aurkeztu dute: Nafarroako Gobernuaren Kultura Ekintza Ataleko zuzendari Dori Lopezek; Jaialdiaren zuzendari artistiko Alex Ruizek; eta ikuskizunaren zuzendari Rafael Alvarezek, Nafarroako Museoan egin den ekitaldian.

45 antzezlan barnean hartzen dituen Jaialdiaren programa Nafarroako Gobernuak antolatu du. Gainera, Kultura Ministerioa, Erriberriko Udala eta Nafarroako Autopistak erakundeen babesa dute, eta Espainiako Kultura Ekintza, Erriberriko Errege Jauregia eta Nafarroako Jatorrizko Izendapena Arautzeko Kontseiluaren laguntza jaso dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Rafael Alvarez, El Brujoren biografia
Uztailaren 15, 16 eta 17rako biografia
Sarreren prezioa eta erosketa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa