(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Turismo Bulegoak 6.600 pertsonari arreta eman die Sanferminetan ostirala, 2011.eko uztailak 15


% 3,51ko igoera izan da iazko datuarekin alderatuz


"Nafarroako Erreinua" Turismo Bulegoak guztira 6.600 pertsonari arreta eman die iragan San Fermin jaietan (uztailaren 6tik 14ra). Jatorriari dagokionez, eskatzaileen % 51,02 estatukoak izan dira (3.367), eta % 48.98 beste herrialde batzuetako bisitariak (3.233).

Datu horien arabera, % 3,51ko igoera izan da iazko datuekin alderatuta. Zehazki, estatuko bisitarien artean % 3,57 jaitsi da eta % 12,10 igo atzerritarren artean.

Egunero 733 informazio-eskatzaileri arreta eman zaie batez beste. Goizeko 09:00etatik 11:00etara ibili da jende gehien. Hilaren 9ko egunean jaso zen jende-kopuru handiena: 1.101 eskatzaile (658 estatukoak eta 443 atzerrikoak). Jarraian, hurrenkera honetan: uztailak 8 (888 eskatzaile), uztailak 7 (844) eta uztailak 6 (795). 2010. urtearekiko, uztailaren 9an lana nabarmen handitu da, arretak % 48,18 handituz. Beste muturrean, hilaren 14an izan da jende gutxien, 459 eskatzailerekin.

Herrialdeka eta erkidegoka

Turista atzerritarren artean, frantsesak nabarmendu behar dira (% 19,7); jarraian, estatubatuarrak (% 17), australiarrak (% 11) eta britainiarrak. 2010ean, lehen postuan izan ziren: Frantzia, AEB, Italia eta Australia; beraz, aurten eskatzaile italiarrak gutxitu egin dira.

Estatuko eskatzaileei dagokienez, nabarmendu behar dira, hurrenkera honetan: Nafarroa (% 22,3), Bartzelona (% 11,3), Madril (% 10,6), Gipuzkoa (% 6,5), Bizkaia (% 6), Valentzia (% 5,5). Zerrenda hori 2010ekoarekin bat dator.

 

Jasotako eta arreta emandako eskaerak oinarrizko informazioak ematen oinarritu dira, bereziki: festen egitaraua, hiriko planoa, ostatu hartzea, jatetxeak, erraldoien ibilbidea, eta entzierroa ikusi eta korritzeko gomendioak. Guztira, hiriko 5.000 plano baino gehiago banatu dira eta festei buruzko informazioa duten 3.000 aldizkari. Eskatzaile askok aurten estreinakoz bulegoaren kanpoaldean jarri diren mahai eta aulkiak erabili dituzte planoak eta informazio-liburuxkak kontsultatzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa