(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteartetik desargetuta egon diren bi mendizale bizkaitarren gopuak Anieren lepoan aurkitu zituzte


ostirala, 2011.eko uztailak 15


Helikoptero batean zihoazenek ikusi dituzte gorpuak 12:00ak pasatxoan; mendizaleek ez dute izan istripurik


Galdutako mendizaleen gorpuak aurkitu dituzte

Larra-Belagua inguruko mapa, Anie tontorra zehaztuta

Nafarroako Larrialdi Agentziak Pirinioetan, Anie tontorraren inguruetan, koordinatu duen dispositiboa , bikote bizkaitar baten bila aritu da joan den asteartetik. Guardia Zibilak egin du atestatua eta, esan duenaren arabera, 12:00ak pasatxotan gorpuak aurkitu dituzte.  37 urteko NLV emakumea eta 40 urteko JAS gizona dira, Portugaleteko (Bizkaia) bizilagunak biak.  

Erreskate taldea osatu duen Frantziako Poliziaren helikoptero batetik ikusi dituzte gorpuak Anieren lepoan. Hasieran, amilduta hil ahal izan direla esan arren, erreskate taldeak bertara hurbildu direnean egiaztatu dute ez zutela istripurik izan.  

Beste bi helikopterok gorpuak jaso eta Ernazen lepoan dagoen aparkalekura eraman dituzte; bata Nafarroako Gobernuarena izan da eta Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate Talde Bereziko (GREIM) agenteak joan dira, eta bestea Jacako GREIMena. Ernazen lepoan dago Nafarroako Larrialdi Agentziaren Aginte Postu Aurreratua ere. Han, hileten furgoi batean sartu dituzte gorpuak, eta handik Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dituzte autopsia egiteko.  

Nafarroako Larrialdi Agentziak, atzo, osteguna, Erronkariko Pirinioetan bi pertsona bilatzeko lanak hasi zituen. Bizkaiko 40 urteko gizon bat eta 37 urteko emakume bat izan ziren, eta asteartetik desagertuta zeuden.  Bikotea Izabako ostatutik atera zen, antza denez, Anie tontorra egiteko, baina ez ziren itzuli. Asteazkenean, gela uztea aurreikusita zuten egunean, oraindik ere ez ziren agertu. Gauzak horrela, ostatuko jabeek familiako kideei jakinarazi zieten eta, horiek, SOS Nafarroa 112ra deitu zuten. Mendizaleen autoa Ernazen lepoan aurkitu zuten ostegunean, mugan, Aniera igotzeko ibilbide ohikoenen hasierako gunean.  

Aginte Postu Aurreratuan basea duen laguntza talde bat gau osoan zehar adi egon da galdutakoen edozein seinale antzemateko.  

Eguraldiak hobera egin duenean, lau helikoptero ingurua gainetik ikusten ibili dira. Bi Nafarroako Gobernuarenak izan dira, bat Frantziako Poliziarena eta beste bat Huescan basea duen Guardia Zibilaren GREIMena. Lurrean, Izabako, Nabaskozeko parkeko eta Olorongo suhiltzaile bolondresen eta foruzainen taldera batu dira Nafarroako Gurutzeko Gorriko eta DYAko bolondresak. Nafarroako Larrialdi Agentziako hezitako txakurren unitateak ere bilaketan parte hartu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa