(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen XXXVIII. edizioa astelehen honetan hasiko da

ostirala, 2011.eko uztailak 15


Nafarroako Erresuma Espainiako Erresumara batu zeneko garaia izango da gai nagusia


Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen XXXVIII. edizioa astelehen honetan hasiko da, uztailaren 18an. Jon Juaristi Alcalá de Henareseko Unibertsitateko irakasleak emango du hasierako mintzaldia, eta "Espainiaren gaineko ustea XVI. mendean" izenburua izango du. Programaren lema  "Espainiaren atarian. Nafarroako Erresuma Espainiako Erresuman sartzea" izango da eta San Juan zentroan garatuko dute uztailaren 18tik 22ra artean.

Topaketan, Espainiako eta Italiako hogei bat adituk parte hartuko dute: Juaristiz gain, Ángel Sesma (Zaragozako Unibertsitatea), Rafael G. Peinado (Granadako Unibertsitatea), Eloísa Ramírez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Jesús Morales (Zaragozako Unibertsitatea), Juan Carretero (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Ángeles Líbano (Euskal Herriko Unibertsitatea), Miguel Ángel Ladero (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Massimo Miglio (Università della Tuscia), Alfredo Floristán (Alcalá de Henareseko Unibertsitatea), Andrea Romano (Università di Messina), Hilario Casado (Valladolideko Unibertsitatea), Consuelo Varela (Ikasketa Hispanoamerikarren Eskola), Ángel Gómez (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Ángel Galán (Malagako Unibertsitatea), Carlos Laliena (Zaragozako Unibertsitatea), Paulino Iradiel (Valentziako Unibertsitatea), Pascual Martínez (Valladolideko Unibertsitatea) eta Jaume Aurell (Nafarroako Unibertsitatea) irakaslee.

Aurreko urteetan bezala, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak antolatu du ekitaldia Asteko Batzorde Zientifikoarekin batera, eta interesa dutenen eskura jarri ditu beka batzuk Erdi Aroko ikasketen astean parte hartzeko. Aurten, Espainiako (16) eta Portugalgo (1) hamazazpi partaideri laguntza eman diete.

Astearen historia

Erdi Aroko Ikasketen Astea 1963an egin zuten lehen aldiz, eta Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteak antolatu zuen. Hasierako urteetatik, Vianako Printzea Instituzioa ekimena prestatzeko lankidetzan jardun zen, eta, 1966an, gastuak eta antolaketa hartu zituen bere gain.

Lehen etapa hartan "udako unibertsitate" moduko bat garatzen saiatu ziren uztaileko bigarren hamabostaldian, eta, orduan, garrantzi berezia izan zuten Francisco Beruete Elkarteko presidentearen eta José María Lacarra Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradunaren figurek. Orduan ere kultura-jarduera osagarrietara jotzen zuten, oro har musikarekin loturikoetara, eta Klaratarren Komentuan egiten ziren.

Hemezortzigarren aldiz egin zen astean, laurogeita hamarreko hamarkadan, Asteak beste bide bat hartu zuen. Batzorde Zientifikoa eratu zen, Asteko eduki akademikoez arduratzen dena; ekitaldia antolatzea, aldiz, Kulturaren Zuzendaritza Nagusiaren ardura da, eta bere kultura-jardueretako bat da.  Ordutik, etengabe egin dira, eta ekitaldietako aktak ondorengo udaberrietan argitaratu izan dira.

Lizarrako Udalak, gainera, babesa ematen du eta bertaratzen direnentzat eta, oro har, guztientzat, kultura-jarduerak antolatzen ditu, Done Jakue Bidearen Lagunen Elkartearekin eta Lizarrerria Ikerketa-Gunearekin elkarlanean.

Batzorde zientifikoaren buru Ángel Martín da, Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiaren katedraduna. Presidenteordea Juan Carrasco, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiaren katedraduna. Batzordekideak hauek dira: J. Ángel Sesma Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, Juan Ignacio Ruiz de la Peña Oviedoko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, Pascual Martínez Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, José Ramón Díaz de Durdana Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, Philippe Sénac Tolosako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna eta Jaume Aurell Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titularra. Batzorde Zientifikoko idazkaria Eloísa Ramírez da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedraduna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa