(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abeltzain nafarren inbertsioen zorra ordaintzeko diru-laguntza emango du

astelehena, 2011.eko uztailak 18


300.000 euro bideratuko ditu dagoeneko eman diren maileguen eta kreditu berrien baldintzak hobetzeko


Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emango dituela erabaki du gaur, Foru Erkidegoko abeltzainek haien ustiategietako inbertsioen zorrak ordaintzeko diru-laguntza gisa.

Aplikatu beharreko neurrien artean, kredituak lortzeko behar den bermea ordaintzeko diru-laguntza dago. Bermea eskatutako kopuruaren % 1,5erainokoa izan daiteke. Nafarroako Gobernuak, horrez gain, bi urtean interesen 3 puntu finantzatuko ditu. Hau da, abeltzain bati % 4ko interesa duen kreditu bat ematen badiote, lehen bi urteetan interesen % 1 baino ez du ordaindu beharko. Gainerakoa Foru Gobernuak hartuko du bere gain.

Bigarrenik,  Nafarroan izan ezik beste autonomia erkidegoetan egin izan den bezala, dagoeneko emandako kredituak bere horretan utziko dira: abeltzainek haien ustiategietan hobetzeko planetarako kredituak jasotzen dituztenean, Foru Gobernuak 2 urtetako gabealdia finantzatuko du. Hau da, abeltzainek maileguaren ordainketa bere horretan utziko dute bi urtez, krisialdian aktibo gehiago eduki ahal izateko.

Sektorearentzako laguntzak

Laguntza horiek Nafarroako Gobernuak abeltzainen sektoreko krisiari aurre egiteko abian jarri zituen neurrietako batzuk dira. Abeltzainen krisia zerealen prezioaren igoerak eta, ondorioz, pentsuen prezioaren igoerak eragin du. Ekoizpen kostuek nabarmen egin dute gora; hala ere, igoera horrek ez ditu aldatu abeltzainen produktuen prezioak. Abeltzainen ustiategi batzuk (esnetarako eta haragitarako behi-aziendena batez ere) ordainketen etenaldian sartu dira.

Horiez gain, Foru Gobernuak hauek jarri zituen abian: PFEZ moduluen deskontuak abeltzainentzat, animalien gorpuak ustiategietatik kentzeko diru-laguntzak Bruselak baimentzen dueneraino, % 85eraino igotzea, animaliak eramateko garraio gidaren tasak bere horretan uztea, behi ume-hazleengatiko laguntzak azkar ordaintzea abeltzainaren likidazioari mesede egiteko. Azken neurri hori, hala ere, Nekazaritza Bermeko Espainiako Funtsak (FEGA) igorri behar dituen zerrenden araberakoa izango da. Halaber, esnekien sektoreko ekoizleen erakundeak sustatuko dira (ekoizleek salmenta prezioak erakunde gisa eta ez bakarka negoziatzea da kontua). Hala, bitartekarien aurrean duten maila indartzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa