(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresa txikientzat BEZaren eta sozietateen gaineko zergen izapidetza sinplifikatuko du

astelehena, 2011.eko uztailak 18


Agiriei eta eragiketa jakinak egiaztatzeari loturiko betebeharrak murriztuko dira


Nafarroako Gobernuak, gaur, foru dekretu bana onetsi du enpresa txikiei agirien alorreko betebeharrak murrizteko. Zehazki, aldaketek BEZaren eta sozientateen gaineko zergaren izapidetzari eragiten diete.

Sozietateen gaineko Zergaren Foru Dekretu berrian jasotako aldaketen artean nabarmena da eragiketen agiriak aurkezteko betebeharrak dakarren zama formala murriztea edo ez eskatzea. Hasierako neurri gisa, agirien betebehar horietatik salbuetsita geratuko dira, zerga-aldian, hamar milioi euro baino gutxiagoko negozioa dutenak, betiere ekitaldiko eragiketa guztien zenbatekoa 250.000 euro baino gehiagokoa ez bada. Pertsona edo erakunde berarekin egindako eragiketen agiriak ere ez dira eskatuko, eragiketa horien kontraprestazioa 600.000 euro baino gehiagokoa ez denean.

BEZari dagokionez, formaren eta agirien bidez egiaztatzearen aldaketek subjektu pasiboen betebehar formalei eragiten die. Salbuetsitako eragiketa jakinak, besteak beste, esportazioekin zuzenean loturiko zerbitzuak, ziurtatzeko behar diren frogabideak berritu eta eguneratu dira. Zerga oinarria aldatzeari buruzko araua ere aldatu da eta, azkenik, fakturatzeko betebeharren kasuan, subjetu pasiboak inbertitzen duenean, autofaktura deiturikoaren erreferentziak aldatu dira.

Gainera, Sozietateen gaineko Zergen kasura itzuliz, kapital aldakorreko inbertsio sozitateen zergei lotuta, zerga nork ordaindu behar duen eta, lehen zergarik ordaintzen ez zutenez, kapital aldakorreko inbertsio sozitateen jaulkipen primaren banaketan edo murrizketan lorturiko zenbatekoen etekinaren gaineko atxikipenaren oinarria zein den ezartzen da.

Horiez gain, onetsitako testu berriak enpresa gazte eta berritzaileetan inbertitzeagatiko kenkaria behar bezala aplikatzeko araudiaren garapena jasotzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa