(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako XXXVIII. Astea hasi da astelehena, 2011.eko uztailak 18


Nafarroako Erreinua monarkia hispaniarrean nola sartu zen izango da hitzaldien ardatza


Alcala de Henaresko Unibertsitateko irakasle Jon Juaristik zabaldu du gaur goizean Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako XXXVIII. Astea "Espainiaren ideia XVI. Mendean" izeneko irekierako hitzaldiarekin. Hitzaldi eta eztabaiden programa San Juan zentroan burutuko da uztailaren 18tik 22ra, "Espainiako atalaseetan. Nafarroak monarkia hispaniarrean izandako sarrera" lelopean.

Aurreko edizioetan bezala, Astearen Batzorde Zientifikoarekin batera programa antolatu duen Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Espainia eta Italiako hogei bat adituen parte-hartzea aurreikusi du. Hala, Juaristirekin batera, beren ikerketak azalduko dituzte: Ángel Sesma (Zaragozako Unibertsitatea), Rafael G. Peinado (Granadako Unibertsitatea), Eloísa Ramírez (Navarroako Unibertsitate Publikoa), Jesús Morales (Zaragozako Unibertsitatea), Juan Carretero (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Ángeles Líbano (Euskal Herriko Unibertsitatea), Miguel Ángel Ladero (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Massimo Miglio (Università della Tuscia), Alfredo Floristán (Alcalá de Henaresko Unibertsitatea), Andrea Romano (Università di Messina), Hilario Casado (Valladolideko Unibertsitatea), Consuelo Varela (Ikasketa Hispaniar-Amerikarren Eskola), Ángel Gómez (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Ángel Galán (Malagako Unibertsitatea), Carlos Laliena (Zaragozako Unibertsitatea), Paulino Iradiel (Valentziako Unibertsitatea), Pascual Martínez (Valladolideko Unibertsitatea) eta Jaume Aurell-ek (Nafarroako Unibertsitatea). Antolakuntzak guztira hamazazpi beka eman die Espainia (16) eta Portugalgo (1) parte-hartzaileei.

Erdi Aroko Ikasketen Astea

Lizarrako Done Jakuren Bidearen Lagunak elkarteak antolatuta, Erdi Aroko Ikasketen lehen Astea 1963. urtean egin zen. Lehen urteetatik, Vianako Printzea erakundeak ekimen honi laguntza eman dio eta 1966an asteko gastuen eta antolakuntzaren zati bat bere gain hartu du.

Lehen etapa horretan, "udako unibertsitate" antzeko bat egin nahi izan zen uztaileko bigarren hamabostaldian, eta orduan elkarteko presidente zen Francisco Beruete-n eta Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedratiko Jose Maria Lacarraren irudiek garrantzi berezia izan zuten. Orduan ere, kultur jarduera osagarriak egiten diren, musika-jarduerak bereziki, Ama Klaratarren Komentuan antolatzen zirenak.

Hemezortzigarren edizioarekin, laurogeigarren hamarkadan, Asteak bide berria hartzen du. Batzorde Zientifiko bat sortu zen Asteko eduki akademikoez arduratzen zena; bien bitartean, bere kultur jarduera propioen barnean sartzen duen Kultura Zuzendaritza Nagusia arduratzen da antolakuntzaz. Harrezkero, etengabe ospatu dira eta, aldi berean, akten argitalpena hurrengo udaberrian egingo da. Lizarrako Udalak ere laguntza emango du, eta aldi berean bertaratutakoentzat eta jendearentzat oro har, zenbait kultur jarduera antolatzen du, Done Jakue Bidearen Lagunak elkartearekin eta Lizarraldea Ikasketa Zentroarekin batera

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedratiko Angel Martin da Batzorde Zientifikoaren burua. Presidenteorde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedratiko Juan Carrasco. Batzordekideak, berriz: Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedratiko J. Angel Sesma; Oviedoko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedratiko J. Angel Sesma; Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedratiko Pascual Martinez; Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedratiko Jose Ramon Diaz de Durdana; Tolosako (Frantzia) Erdi Aroko Historiako katedratiko Philippe Sénac; eta Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titular Jaume Aurell. Eloisa Ramirez da Batzorde Zientifikoko idazkaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa