(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak % 23,7an murriztu du goi-karguak eta konfiantzako postuak astelehena, 2011.eko uztailak 18


Egiturazko murrizketa horren bidez, urtean 900.000 euro aurreztuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2011-2015 legealdiko departamentuen egituraren berri eman du gaur zuzendaritza nagusi eta konfiantza-postuei dagokienez. Horren arabera, egitura % 23,7an murrizten da; lehen 97 goi-kargu eta konfiantza postu ziren, eta hemendik aurrera, 74 izango dira.

Zehazki, goi-karguak % 14 murriztu da eta 50etik 43ra pasa da, bi kontseilari eta bost zuzendari nagusi edo haiei lotutako postuak kentzean.

Konfiantzako postuei dagokienez (zuzendariak, gabineteburuak eta gabineteko laguntzaileak), Nafarroako Gobernuaren egitura berrian 31 plaza daude, irten berri den Gobernuan 47 zeudenean; hau da, % 34 murriztu da.

Juan Luis Sanchez de Muniain, gobernuko bilkuran

Sanchez de Muniain eleduna gobernuko bilkuran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2011-2015 legealdiko departamentuen egituraren berri eman du gaur zuzendaritza nagusi eta konfiantza-postuei dagokienez. Horren arabera, egitura % 23,7an murrizten da; lehen 97 goi-kargu eta konfiantza postu ziren, eta hemendik aurrera, 74 izango dira.

Zehazki, goi-karguak % 14 murriztu da eta 50etik 43ra pasa da, bi kontseilari eta bost zuzendari nagusi edo haiei lotutako postuak kentzean.

Konfiantzako postuei dagokienez (zuzendariak, gabineteburuak eta gabineteko laguntzaileak), Nafarroako Gobernuaren egitura berrian 31 plaza daude, irten berri den Gobernuan 47 zeudenean; hau da, % 34 murriztu da.

Kendu diren goi-kargu eta konfiantzako postuei esker, urtean 888.239 euro aurreztuko dira. Zehatzago, bi kontseilari kenduta 129.086,44 euro aurreztuko da; bost zuzendari nagusi kenduta, 276.513,30 euro; gabineteburu gutxiago izanda, 100.999,36 euro; eta gabineteei laguntzeko langileak gutxituta, 381.640 euro.

Zifra horiekin, departamentu-egitura horrek 2011-2015eko Nafarroako Gobernua LORAFNA indarrean sartu zenetik zorrotzena bihurtu du. 1983an eta 1995ean osatutako gobernuek izan zituzten soilik zortzi kontseilari.

Departamentuen egitura

Iragan uztailaren 5eko bilkuran onetsitako departamentuko bost egituraz  gain, gaur beste bi egitura onartu dira (Hezkuntza eta Osasuna), eta azken departamentuak zer ildo nagusi izango dituen jakin da (Landa Garapena); eta gauzak ondo bidean, azken horrek dagokion foru-dekretua datorren astean onar dadin eskatuko du

Funtsean, departamentuko egitura horiek, departamentu bakoitzerako idazkaritza tekniko nagusi batez gain, honako organo hauek sortzen ditu:

Hezkuntza Departamentua

- Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

- Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Euskarabidea erakunde autonomoa Departamendu horri atxikitzen zaio.

Osasun Departamentua

- Osasuneko Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Osasunbidea erakunde autonomoak Departamentu honi atxikitzen zaizkio. Baita Miguel Servet Fundazioa ere, irakaskuntza-jardueretarako eta osasun-ikerketa sustatzeko laguntza zientifiko nahiz tekniko modura.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua

- Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

- Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

- Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

- Laneko eta Arriskuen Prebentzioko Zuzendaritza Nagusia.

- Ingurumen eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa Departamentu honi atxikitzen zaio.

Hamaika zuzendaritza nagusiren izendapena

Nafarroako Gobernuak, gainera, hamaika zuzendari nagusiren edo haiei lotutako postuen izendapenak onartu ditu, gainera:

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

- Jose Maria Vazquez Royo, Nafarroako Larrialdia Agentziaren zuzendari-gerentea.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

- Edurne Elio Aldunate, Komunikazio/ Gobernuko Eledunaren Bulegoko zuzendari nagusia.

- Ana Zabalegui Reclusa, Kulturako zuzendari nagusia

- Carlos Erce Eguaras, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusia.

- Fatima Baigorri Romero, Harremanetako Departamentuaren zuzendari nagusia.

- Salvador Estébanez Eraso, zuzendari nagusia eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaria Madrilen.

Hezkuntza Departamentua

- Iñigo Huarte Huarte, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.

- Maximino Gomez Serrano, Euskarabidearen zuzendari-gerentea.

Osasun Departamentua

- Angel Sanz Barea, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendari-gerentea.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

- Miguel Pozueta Uribe-Echeverria, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendari-gerentea.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

- Maria del Camino Bonafaux Martinez, Herri Lanen zuzendari nagusia.

Beste zenbait izendapen

Foru Gobernuak, gainera, zuzendaritza nagusiari maila txikiagoko ondorengo izendapenak onetsi dizkio:

Hezkuntza Departamentua

Pedro Gonzalez Felipe, Nafarroako Eskola Kontseiluko presidentea

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

- Carolina Castillejo Hernández, Menpekotasunaren Nafarroako Agentzia Kudeatzeko zuzendariordea.

- Irache Ojer Campos, Menpekotasunaren Nafarroako Agentziako Menpekotasun Zerbitzuen zuzendariordea.

- Antonio Brugos Larumbe, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasuna Prebenitzeko zuzendariordea.

- Maria Luz Munarriz Desojo, Gizarteratze Zerbitzuko zuzendaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Goi-karguen murrizketa: txosten zehatza
Konfiantzako langileen murrizketa
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Hezkuntza Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Osasun Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko biografiak eta argazki ofizialak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa