(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur gauean Erriberriko La Cavan "El invisible príncipe del baúl" antzezlana aurkeztuko dute, Antzerki Klasikoaren Jaialdiarekin batera produziturikoa

asteartea, 2011.eko uztailak 19


Teatro del Velador konpainiak eszenaratuko du 22:30ean, Juan Dolores Caballeroren zuzendaritzapean


El invisible príncipe del baúl laneko eszena, Juan Dolores Caballeroren zuzendaritzapean ( irudia handitu )

Alex Ruiz Pastor Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko zuzendari artistikoak El invisible príncipe del baúl antzezlana aurkeztu du gaur goizeko prentsaurrekoan, Alejandro Peña, Abel Mora eta Eva Rubiorekin batera. Antzezlana Álvaro Cubillo de Aragonek idatzi zuen 1654an, eta Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak, Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak eta Almeriako Antzerki Kasikoaren Jardunaldiek batera produzitu dute. El Invisible Príncipe del Baúl La Cavan antzeztuko dute gaur 22:30ean, Teatro del Velador antzerki taldekoek, Juan Dolores Caballeroren zuzendaritzapean.

Komedia dama baten maitasuna lortzeko borrokatzen duten bi anaia bikiri buruzkoa da.  Bi anaien arteko ezberdintasuna zera da: lehenengo jaio zena printzea da eta, hortaz, pribilegio guztia jasotzen ditu; anaia, aldiz, bigarren jaio zenez, poblezian eta mendetasunean bizitzea egokitu zaio. Nagusienak, gainera, ikusezin bihurtzeko dohaina duela uste du, txerpolari bati erositako luma magiko baten bidez. Anaien arteko lehiak amodio-kontu dibertigarriak, iruzurrak eta duelu dialektiko garratzak sortzeko aukera ematen du, eta, horietan, maltzurkeriak lelokeria azpiratzen du eta harrokeria itsua eta boterearen ustelkortasuna ikus daitezke. Teatro del Velador Juan Dolores Caballerok sortu zuen 1990ean. Hasiera-hasieratik, arte garaikidearen eremuan guztientzako lengoaia bat sortu eta definitzeko modu gisa bilatzen eta ikertzen aritu izan da, Andaluziako kulturaren jatorria eta sustraiak ahaztu gabe. Konpainiak "landugabe"tzat jotzen du bere jarduna, hau da, "landugabeko artean" oinarritzen da. Arte mota horren teknikek eta irudikatzeko sistemek sormen pertsonala dute abiapuntu eta orekaren eta harmoniaren kanon klasikoei aurre egin edo baztertu egiten dituzte; horren ordez, nahiago izaten da desoreka, gehiegikeria eta amaitu gabekoa dena.


Teatro del Velador taldeko kideak antzezlanaren eszena batean ( irudia handitu )

Egilea 

Álvaro Cubillo de Aragón Granadan jaio zen eta, 1654an, El invisible príncipe del baúl lana argitaratu zuen. Familia aberats batean jaio zen, baia ez zituen amaitu lege ikasketak, eta eskribau gisa aritu zen lanean bere jaioterrian; lanbide horretan ez zen inoiz gogo biziz jardun. Granadan Cárcel Real de Calatravako alkate iraunkorra izan zen. Han, 1622tik 1640ra bizi izan zen, eta noiz edo noiz komedien zentsore gisa aritzen zen (Antonio Mira de Amescuaren lan bat onetsi zuen 1622an). Ondoren, Kordoban eta Sevillan bizi izan zen. Batzuetan komediante gisa ere aritzen zen.

Hamabi seme-alaba izan zituen Granadako Inés del Marrekin, eta arazo ekonomikoak izan zituzten etengabe.  1641ean, Madrilera joan zen bizitzera, Udaletxeko eskribau kargua erosi ondoren. Arazo ekonomikoak zirela-eta, egoeraren hainbat olerki idatzi behar izan zituen.

Álvaro Cubillok ehun drama inguru egin zituen; horietatik laurdenak daude  gordeta. El enano de las musas (Madrid, 1654) liburuan haren obra liriko gehienak eta hamabi antzezlan biltzen dira. Ohituren komedian nabarmentzen da batez ere; horietan, xehetasun txiki eta esanguratsuen behatzaile zolia da. Idazleak korteko lagun berri bati idatzi zion gutun batean, antzerkiaren inguruan zituen ideiak jakinarazi zizkion. Gutunean, gai ezatseginak eta izugarrikeriak agertzen dituzten komediak gorrotatzen zituela esan zuen. Ikusleak entretenitu eta estuasunak ahaztuarazi nahi dizkie garrantzi gabeko antzezlan "entretenitu, alai, apetatsuen bidez".

Antzezlaneko aktoreak hauek dira: Azahara Montero, Eva Rubio, Juan Luis Corrientes, José Machado, Alfonso Naranjez, Abel Mora eta Alex Peña. Musika Inmaculada Almendralek egin du, argiak Isaac Garcíak eta arropak Mai Cantok. Juan Dolores Caballerok zuzendu,egokitu eta eszenak sortu ditu. Elkarrizketa egin nahi izanez gero, deitu 649597529 telefonora.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa