(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerealen uzta amaierako fasean da

asteartea, 2011.eko uztailak 19


Nekazaritzako elikagaien industriak neguko barazkien eskaria handitu du


Uztailaren 8tik 15erako egunetan eguzkia eta garai honetako tenperatura egin zuen. Denbora tarte horretako azken egunetan bakarrik, iparraldeko haize hotzaren eta hodeien ondorioz, tenperaturek behera egin eta euri apur bat egin zuen, iparraldean hegoaldean baino gehiago.

Uztailaren 12ko arratsaldeko ekaitzak zerealen guneetan metro koadroko 10 litro euri baino gutxiago egitea eragin zuen; horren ondorioz, zerealen eta ordezko laboreen uzta, azken fasean dena, une batez eten egin zuten; denbora lagun izanez gero, aste honetanm bukatuko dute.

Garagarraren uzta amaitutzat eman daiteke, iparralderago dauden eskualdeetako lursail batzuetan izan ezik. Pisu espezifikoak onak izan dira, oro har, baina etekinak azken urteetako batez bestekoa baino beherago daude: Erriberan, hektareako 1.500-2.500 kilogramo inguru batez beste; Erdialdean eta Lizarrerriaren hegoaldean 2.500-3.500 kg, eta Iruñerrian eta Pirinioetan 4.000-5.000 kg.

Gariaren kasuan, kanpaina amaitu gabe dago oraindik eta hauek dira emaitzak gutxi gorabehera: hektareako 4.250-5.250 kilogramo Iruñerrian eta Pirinioetan, 3.500-4.500 kg inguru Erdialdeko eta Lizarrerriko gune freskoetan, eta 1.200-2.200 kilogramo hektareako Erriberan.

Koltzen emaitzak ez dira izango aurreko kanpainako emaitza bikainak, baina, hala ere, bat datoz aurreko kanpainetako batez bestekoarekin. Erdialdeko etekinak 2.250-2.500 kilogramo dira hektareako.

Bazka laboreak. Ibarretan, Sakanan, Baztanen eta Erroibarren egindako euria metro koadroko 15 litro baino gehiago izan zen. Hezetasun hori ondo hartu zuten bazkarako artoak, izan ere, garapen begetatibo betean izanik, lurzoruaren hezetasunaren beharra zuen.

Ureztatzeko laboreak. Ureztatzeko laboreen artean, kontserbarako tomateen lursailetan fruituak ikus daitezke. Piperraren kasuan, fruitua hazten ari da, eta, txandaka, beranduagoko plantazioetan loraketak eta osaketak agertzen dira.

Ereintzak eta plantazioak. Artoa ereiteko kanpaina amaitutzat eman da. VI. Eskualdean, Azagra inguruan batez ere, egun hauetan, neguko ohiko barazkiak (kardua, zerba eta borraja) prestatzeko eta jartzeko lana areagotzen ari dira. Nekazaritzako elikagaien industrian gora egin du produktuen eskariak, karduaren eta zerbaren kasuan gehienbat; hortaz, landu beharreko lursaila aurreko kanpainako beherakadaren ondoren suspertuko da. Industriarako indaba berdea ereiten jarraitzen dute, bai lauak, bai borobilak, eta, aste honetan, brokoliaren eta azalorearen lehen lursailak landatzen hasi dira Funes eta Azagra inguruetan.

Bilketak. Hasierako loraldietako kalabazina biltzeko kanpainan dihardute, eta etenik onak ematen ari da. Ozpinez ondutako piperminen lehen bilketa burutzen ari dira Figarol eta Murillo el Fruto inguruetan. Udareen lursailetan beraduagoko fruituak bakantzeko azken faseak txandakatzen ari dira, Konferentzia esate baterako, Ercolini barietate goiztiarragoaren bilketarekin. Melokotoiak biltzeko kanpaina ere hasia da, Catherine bezalako barietate goiztiarrena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa