Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
2003. urtetik Komunikazio eta Foru Gobernuko Eledunaren zuzendari nagusi izan da
Joaquin Ortigosa Ocon.
(
irudia handitu
)
Joaquin Ortigosa Ocon kazetaria (Iruñea, 1959) astelehen honetan Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Anguloren aholkulari izendatu dute.
Ortigosa ezkonduta eta bi seme-alaba ditu. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean.
"Navarra Hoy" egunkariaren erredaktoreburua izan zen 1982tik 1984ra. Ondoren, "La Gaceta del Norte"-ko erredaktoreburu bihurtu zen 1984 eta 1985ean. Azken urte horretatik 1989ra arte, TVEko kazetari izan zen Bilbon.
1989an Nafarroako TVEren zentrora joan, eta TVEko Albistegi eta Programen buru izan zen 1996. urtera arte.
1996 eta 2003. urteen artean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariaren gabineteburua izan zen eta Funvera nahiz Opnatel administrazio-kontseiluetako kide.
2003-2007 eta 2007-2011 legealdietan Komunikazio eta Foru Gobernuko Eledunaren zuzendari nagusi izan da. Gainera, aldi horretan Posusa, Saldosa eta Baluarte erakunde publikoetako administrazio-kontseiluetako kide izan da, eta 2003-2007 legealdian, baita Nafinco eta Sprin-eko administrazio-kontseiluetako kide ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen