(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jiménez presidenteordea TSJNko presidentearekin elkartu da Justizia Jauregian

asteartea, 2011.eko uztailak 19


Presidenteari elkarrizketarako eta adostasunera iristeko duen gogoa adierazi dio, baita bi instituzioen artean lan egiteko funtsezko formulak ere


Jiménez presidenteordea (eskuinean), TSJNko presidentearekin egin duen bileran ( irudia handitu )

Roberto Jiménez Alli lehen presidenteorde eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak, gaur eguerdian, Juan Manuel Fernández Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearekin elkartzeko, instituzioen arteko lehen bisita egin du. Harek Iruñeko Justizia Jauregian duen bulegoan elkartu dira. Presidenteari elkarrizketarako eta adostasunera iristeko duen gogoa adierazi dio, baita bi instituzioen artean lan egiteko funtsezko formulak ere.

TSJNko presidenteak Justizia Administrazioaren egoera azaldu dio kontseilariari, oro har. Besteak beste, justiziako funtzionarioen lan kargak, krisialdia dela eta (lanetik botatzeak, hipoteken betearazpenak, bidaltzeak, etab.), azken hiru urteetan esponentzialki gora egin duela eta lan karga hori betetzen dutenen % 33 bitarteko langileak direla azpimarratu du. Horrez gain, Juan Ramón Fernándezek nabarmendu du, azken zazpi urteetan, Espainiako Gobernuak inoiz baino epaitegi gehien sortu dituela. Nafarroan, zehazki, % 25 egin dute gora. Foru Erkidegoa auzi judizialak ebazteko orduan azkarrenetarikoa da Espainian, beste parametro batzuen artean.

Jiménez presidenteordeak, bestalde, adierazi du, bere departamentuaren asmoa Nafarroako Justizia Administrazioari behar duen bultzada politikoa ematea dela, hasierako postuetan egon arren, estatuko erreferentea izan dadin.

Bileran, halaber, Bulego Judiziala ezartzeko aukera ere eztabaidatu dute. Horren inguruan, kontseilariak esan du bulegoa pixkanaka ezarri behar dela uste duela, eta ez behin-behinean. "Pixkanaka ezarri beharrekoa da, sortzen diren arazoak konpontzen diren heinean. Lanpostuen zerrenda berriz zehaztu eta behar diren lekuak ezarri behar dira, zerbitzuak optimizatzeko", esan du Roberto Jiménezek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa