(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostiral honetan erabili ahal izango da Irunberri eta Ledea arteko N-240 errepide berria

asteazkena, 2011.eko uztailak 20


5,2 km-ko bide berria da eta, gehienez ere, 100 km/h abiaduran joateko diseinatu dute


Ostiral honetan erabili ahal izango da Irunberri eta Ledea arteko N-240 errepide berria

Irunberri eta Ledea arteko N-240 errepide berriaren irudia ( irudia handitu )

Datorren ostiralean, uztailak 22, N-240 errepide berria erabili ahal izango da, Irunberriko Ventas de Judaseko loturaren eta Ledea herriaren artean dagoena.

2010eko ekainetik, egungo errepidea berritzeko lanak egiten aritu dira, izan ere, A-21 Pirinioetako Autobia lehendik dagoen bidetik pasatzen da eta trafikoa desbideratu beharra dago, autobiaren obrak burutu ahal izateko.

5,2 km-ko bide berria egiteko lanetan aritu dira, eta, gehienez ere, 100 km orduko abiaduran joateko diseinatu dute. Etorkizunean, Pirinioetako Autobia ireki ondoren, bide horrek N-2400 izena hartuko du.

N-240 berritzeko obrak Foru Erkidegoko lurretan A-21 Pirinioetako Autobia egiteko obren barruan egin dira. Horrez gain, Nafarroa 2012 Planean jasotako jarduera ere bada.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa