(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoa sustatzeko kanpaina batek irratiko eta telebistako 22 aurkezle gonbidatu ditu Nafarroara ihesaldi bat egitera asteazkena, 2011.eko uztailak 20


Matías Prats, Carlos Sobera, Ane Igartiburu eta Jaime Cantizanok jasoko dute gonbidapena, besteak beste


Nafarroako turismo-marketineko planaren barnean Matías Prats aurkezleari bidalitako gonbidapena. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak tamaina errealeko beren irudiaren argazki bat bidali die telebistako eta irratiko 22 kazetari eta aurkezleri, Nafarroa ezagutzera ihes egiten duten bitartean beren lantokian jar dezaten. Ekintza hori Turismoa Sustatzeko "Nafarroako Erresuma" 2011 Marketin Planaren esparruan eta, zehazki, "Geratu egingo zara" kanpainaren barnean egin da, eta atentzioa ematea, sinpatia sorrarazi eta Nafarroak turismo-helmuga gisa duen interesa sustatzea ditu helburu.

Beren argazkiak jasotzeko aukeratu diren 22 aurkezleak telebistako eta irratiko kate desberdinetakoak dira , eta estatu mailan ikusle edo entzule kopuru handia duten programak aurkezten dituzte, bai albisteak bai eta lehiaketa eta magazinak ere. Televisión Españolatik aukeratuak izan dira Ana Pastor, Ane Igarteburu, Mariló Montero eta María Avizanda. Antena 3etik, berriz, Matías Prats, Karlos Arguiñano, Carlos Sobera, Susana Griso,  Jaime Cantizano, Florentino Fernández eta Pablo Motos aukeratu dira. Cuatro telebista-katetik Jesús Vázquez eta Hilario Pino hautatu dira. Bestalde, Telecinco-n hautatuak María Teresa Campos, Jorge Javier Vázquez, Ana Rosa Quintana, Jordi González eta Pedro Piqueras dira. La Sexta-tik Gran Wyoming, Buenafuente eta Helena Resano aurkezleek jaso dute gonbidapena eta, azkenik, Cadena 100 irrati-katetik Javi Nieves-ek.


Carlos Sobera aurkezlearentzako sustapen-kutxa. ( irudia handitu )

Horietako bakoitzak oinarrian 80 x 80 zentimetro dituen erabat pertsonalizatutako kutxa bat jaso du Kutxaren aurrealdean, esate baterako, Matias Pratsen kasuan honela dio: "Matías, jada ez duzu aitzakiarik ihes egiteko". Kutxa irekitzean, hartzaileak "Ihes egin Nafarroa ezagutzera" irakurriko du eta, barnean, tamaina errealko bere irudia duen euskarri bat topatuko du jarraibide batzuekin. Bertan irudia beren lanpostuan jartzeko, irudiaren atzean dagoen maleta hartzeko eta asteburu batez Nafarroa ezagutzeko animatzen dira.

Kutxari erantsitako ekipajea kartoizko sustapen-maleta bat da; jarraibide batzuk ditu hura balioztatu eta Foru Erkidegoan ostatua eta gosaria barnean hartuko dituen egonaldi batez gozatzeko. Horrekin batera, hainbat baimen ditu turismo-jarduera desberdinei onura ateratzeko.

GAPS publizitate agentziak koordinatu eta burutu duen ekintza honen bitartez lortu nahi da, kazetariak Nafarroa ezagutzera etortzeaz gain, jasotako irudia beren lanpostuetan jartzea eta beren programan Nafarroa aipatu ahal izatea.

Albiste hau twiter-en agertu bezain laster, Helena Resano 14:00etako La Sexta Noticias albistegiko aurkezleak baieztatu egin du etxean paketea jaso duela eta zorionak eman dizkio Nafarroako Gobernuari ekimen honengatik.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa