(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Parlamentuko presidenteari eta Gobernuaren Nafarroako ordezkariari bisita egitera joan da

asteazkena, 2011.eko uztailak 20


Nafarroako Lehendakariak hasi ditu agintaldiaren hasieran instituzioetara egiten diren bisitak, eta Parlamentura eta Ordezkaritzara joan da


Barcina eta Catalán Parlamentuan

Barcina eta Catalán Nafarroako Parlamentuan ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria, asteazken honetan, Foru Erkidegoko agintari nagusiak instituzioetan bisitatzen hasi da. Bisita adeitsu horiek ohikoak izaten dira Nafarroako Gobernuan lehendakari berri bat agintzen hasten denean.

11:30ean, Lehendakaria Nafarroako Parlamentuaren egoitzara joan da, eta, han, Alberto Catalán Ganberako presidenteak egin dio harrera.

Bi presidenteek uste dute Organo Betearazlearen eta Organo Legegilearen arteko komunikazioak azkarra eta erraza izan behar duela. Horri esker, Gobernuaren ekimenak modu dinamiko eta eraginkorrean burutu daitezke eta Parlamentuak berez duen kontrola balia dezake.

12:30ean, Yolanda Barcina  Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzara joan da eta, han, Elma Sáiz ordezkariarekin elkartu da.


Barcina eta Sáiz Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren egoitzan

Barcina eta Sáiz Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren egoitzan ( irudia handitu )

Bileran, bi aldeek Espainiako eta Nafarroako gobernuen arteko lankidetzarako eta lanerako lotura estuari eusteko interesa agertu dute. Lotura horrek leialtasuna eta konpromisoa izan behar ditu oinarri, eta bi administrazioek batera sustatzen dituzten proiektu garrantzitsuak aurrera ateratzeko bidea eman behar du.

Ostegun honetan, Barcina Lehendakariak instituzioetara bisitak egiten jarraituko du. Unibertsitate Publikora joango da, eta, han, Julio Lafuente errektorearekin elkartuko da 11:00etan. 12:00etan, Justizia Auzitegi Nagusira joango da Juan Manuel Fernández bertako presidentearekin egotera.

Datorren ostiralean, Lehendakariak beste bi bisita egingo ditu; bata Nafarroako Armadaren Komandantziara eta bestea Iruñeko Udalera. Lehenengoan, José Ignacio González Arteaga Armadako komandante nagusiarekin hitz egingo du 12:00etan eta, bigarrenean, Enrique Maya alkatearekin bilera egingo du 13:00etan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa