(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Almandozko tunelaren inguruan herri horretako bizilagunei zer irtenbide eman aztertzen ari da Gobernua osteguna, 2011.eko uztailak 21


Astiz kontseilaria Belateko tunela itxi ondoren kaltetuta geratu diren herritarrekin bildu da gaur


Nafarroako Gobernua Almandozko tunelaren inguruan zer irtenbide eman aztertzen ari da

Otxandorena eta Bera herritarrak, Astiz kontseilaria, Roldan eta Larroque, tuneleko sarbideetan. ( irudia handitu )

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilari Anai Astiz Medrano, Luis Roldan Astiz Almandozko zinpeko alkateak egindako gonbidapenari erantzunez, azken horrekin bildu da gaur eta baita udalerriko herritar batzuekin Almandozko tunelaren joan-etorriak izan ditzakeen irtenbideak aztertzeko. Alkateak proposatutako irtenbideen artean, kaltetutako herritarrentzat bakarrik sarbideetan kartel bat jartzea da.

Astiz bildu da alkatearen eskaera entzuteko asmoz eta herritarren egoera zein den jakiteko; adierazi du Nafarroako Gobernuak arazoari behin-behineko irtenbidea aurkitu nahi diola. Izan ere, kontseilariak adierazi duenez, departamentuko teknikariek irtenbideak bilatzeko lanetan dihardute, Roldan, berriz, "oso pozik" agertu da kontseilariak arazoa konpontzeko erakutsi duen interesagatik.

Alkatearen eta kaltetutako herritarren ekarpenak entzun ondoren, Astiz tunelaren hegoaldeko sarrera aldera inguratu da, eta Mendiola auzoko bizilagunek beren baserrietara joateko zeharkatu behar duten pistatik abiatu da.

Bileran, alkateaz gain, Jose Antonio Larroque alkateordea eta Charo Otxandorena eta Manuel Bera herritarrak izan dira

Jakina denez, udalerriko herritarrek hala eskatuta, Almandozko alkateordeak kontseilariari Mendiolako auzoko 30 auzotarrentzako irtenbide bat eskatu zien; izan ere, auzotar horiek bira handia eman behar dute beren baserri eta abere-ustiapenetara heltzeko, Belateko tunela itxi izanaren ondorioz. Itxi aurretik, kaltetuek N-121-A errepidean saihesbide bat hartzen zuten Almandozko tunela zeharkatu eta berehala, eta iritsi beharreko lekuetara zuzenean iristen ziren.

Beren ohiko ibilbidean egindako aldaketa zirkulaziorako bidea itxi izanagatik etorri da, Belateko tunela konpontzeko lanak direla-eta, iragan uztailaren 8an kamioi batek su hartu ondoren; lan horiek irailera arte luzatuko dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa