(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Upeltegien Elkarteari mahasti-ardoaren sektorearekin duen konpromisoa helarazi dio osteguna, 2011.eko uztailak 21


Duela gutxi sektoreari 1,9 milioi euroko laguntza ematea onartu du


Nafarroako Gobernuak Upeltegien Elkarteari bere konpromisoa helarazi dio

Ezkerretik eskuinera. Goicoechea kontseilaria, Echeverria, San Martin eta Galañena. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzu, Nafarroako Upeltegien Elkarteko ordezkariekin bildu da, eta haiei Nafarroako Gobernuak mahasti-ardo sektorearekin duen konpromiso-mailaren berri eman die. Bilera hau egokitu da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak mahasti-ardo sektoreari emandako laguntza-sortarekin: 1,9 milioi euro, guztira.

Bileran, kontseilariarekin batera Landa Garapeneko zuzendari nagusi Jesus Maria Echeverriak parte hartu du. Upeltegien Elkartetik, bertako presidente Francisco San Martinek eta Ignacio Galañena idazkariak.

Gainera, Evena, Nafarroako Mahastizaintza Zentroaren egoera berria aztertu da, eta departamentuaren egitura berrian zuzendaritza nagusi baten barnean sartuta geratuko da. Goicoechea kontseilariak azaldu du administrazioko antolaketa berri honi esker, Evenak mahasti-ardoen sektorean zerbitzuak emateko gaitasuna handitu ahal izango duela. Bere funtzioen artean, sektoreko aholkularitza, ikerkuntza eta zaintza estrategikoaren funtzioak betetzen segituko du.

Diru-laguntzak Nafarroa Jatorrizko Deiturari eta zazpi upeltegiri EBtik at kalitatezko ardo nafarra sustatzeko

Nafarroako Gobernuak 1.942.014 euroko diru-laguntza onartu du berriki, Nafarroako Jatorrizko Deitura nazioartean sustatze aldera, merkataritza-irteerak izan ditzakeen azterketak egiteko eta baita merkataritza-eginkizunetan parte hartzeko nahiz partaide diren upeltegien azoketan parte hartzeko ere. Nazioartekotze-programak aurkeztu dituzten upeltegi nafarrek, ardo nafarra sustatu nahi dute Asia, Amerikako hogei herrialdetan eta Europar Batasunean ez dauden herrialde europarretan ere. Nazioartekotze-programa horren % 50 Bermerako Nekazaritza Funts Europarrak (FEAGA) eta enpresek finantzatuko dute.

Sustapen-ekintza horiek aukeratzeko, haien interesa kontuan hartu da, upeltegiek egiten ari diren beste sustapen-neurri batzuekin bateragarria, koherentea eta osagarria izatea eta beren produktuak eskarian izan daitekeen igoerari aurre egiteko gaitasuna izatea. Kaudimen ekonomikoa eta produktuen kalitatea neurtzeko kontrol zorrotzak dituen laguntza-ildoa da.

Parte hartzen duten upeltegiak honako hauek dira:

-Pagos de Araiz: sustapen-ekintzak egingo ditu Kanada, Txina, AEB, Japonia eta Suitzan. 68.344 euro inbertituko du

-Príncipe de Viana: Brasil, Kanada, Txina, Kolonbia, Korea, AEB, Japonia, Mexiko, Norvegia, Errusia, Singapur eta Suitzan sustatuko da. 254.980 euro inbertituko du.

- Artazu Upeltegi eta Mahastiak: sustapen-ekintzak zenbait herrialdetan egingo du: Asia, Kanada, AEB, Norvegia, Errusia eta Suitzan. 130.296 euro inbertituko du

- Marco Real: sustapena AEBan egingo du. 18.360 euro inbertituko du.

- Chivite: sustapen-ekintzak egingo ditu Brasil, Kanada, Txina, AEB, Filipinak, Hong Kong, Japonia, Malaysia, Mexiko, Norvegia, Errusia, Singapur, Suitza, Taiwan, Turkia eta Ukrainan. 830.994 euro inbertituko du.

- Valcarlos Upeltegiak: Kanada, AEB, Israel, Mexiko, Serbia eta Ukrainan. 46.500 euro inbertituko du.

-Barón de Ley Taldea: sustapen-ekintzak egingo ditu Brasil, Txina, Japonia, Mexiko, Norvegia eta Suitzan. 325.300 euro inbertituko du.

Zazpi upeltegi horiei Nafarroa Jatorrizko Deitura Arautzeko Kontseiluak aurkeztutako programa erantsi behar zaie. Erakunde horren nahia Nafarroako Jatorrizko Deitura Brasil, AEB, Hong Kong, Mexiko eta Suitzan sustapena egitea da. 267.240 euro inbertituko du.

Nazioartekotzearen garrantzia

Goicoechea kontseilariak azpimarratu duenez, "ardoaren barne-azokaren egoerak beharrezkoa egiten du merkatu-zoko berriak atzerrian bilatzea, indarra hartzen ari diren merkatuetan bereziki". "Nafarroako Gobernuak –aipatu du-, ildo horretatik ekimenak sustatzen jarraituko du". Foru Gobernuak zenbait ekintza egin du Nafarroako mahasti-ardoko enpresei laguntzeko Espainiatik at merkatu berriak bilatzen; horretarako, azoka eta merkataritza-eginkizunetan parte hartu du Europar Batasunaren barnean eta baita kanpoan ere. Izan ere, kontseilariak adierazi duenez, mahasti-ardoaren sektorea aktiboenetakoa da Nafarroako nekazaritza-elikagaien industriaren barnean. 2010ean, ardo-esportazioei esker, 58,4 milioi euro lortu zen, hau da, % 12 gehiago 2009ko datuekin alderatuz.

Gogora ekarri behar da, nekazaritza-elikagaietako produktuen merkataritza-balantzak % 171,3ko estaldura-tasa duela. 2010ean, nekazaritza-elikagaiak 396 milioi euroan inportatu ziren; esportazioetan, berriz, errekor berria erdietsi zen 679 milioi eurorekin.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa