(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko programazioan jende guztiarentzako ikuskizunak izango dira asteburu honetan osteguna, 2011.eko uztailak 21


Lope de Vegaren obrak, haurrei klasikoak kontatzeko produkzioak, bertso-tarteak eta zirku-jarduerak izango dira


Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko kartela ( irudia handitu )

Antzerki Klasikoaren Jaialdiak klasikoak sakontzeko eta gozatzeko ikuskizun berriak proposatzen ditu asteburu honetan. Uztailaren 22an, ostiralean, 18:00etan, esate baterako, Nafarroako Erregeen Jauregian, txikienek "Erase una vez… Macbeth" izeneko ikuskizuna ikus ahal izango dute; hots, Teatro Bajo la Arena taldearen moldaketa, Jaialdian haurrei klasikoak kontatzera zuzendutako espazioan.

Eszenatoki berean, 20:00etan, "Verso/osreV" saioa izango da La Nave konpainiarekin, Espainiako antzerki-kulturaren ondare hori baloratzen ikasteko sortutako beste ingurune bat.

Azkenik, ostiralean, hilaren 22an, 20:00etan, Kantareria plazan, Murtziako Unibertsitateko Antzerki Ikasgelako taldeak Loperen obra aurkeztuko du: "El caballero de Olmedo".

Larunbatean, uztailaren 23an, Nafarroako Erregeen Jauregian, 18:00etan, Dante Teatroren "Blop!" izango da ikusgai; hau da, 0 urtetik 3 urtera bitarteko haurtxoentzako abentura eszenikoa, Adolfo Simonek zuzendua. 20:00etan, berriz, eszenatoki berean, Verso/osreV saioa izango da berriro La Nave konpainiaren eskutik.

Carlos III Noblearen plazan, 18:00etan eta 20:00etan, "La caja de la Pandora" ikus ahal izango da; hots, Erdi Aroko zirku-produkzioa, jende guztiarentzat, Maintomano konpainiari esker.

Ardoaren Museoan, 19:30ean, "El vino del personaje" saioa eskainiko du Toni Torderak, eta hitz gutxitan definituko ditu Oliten haren konpainiak antzeztuko dituen pertsonaia batzuen ezaugarriak. Ondoren, enologo batek pertsonaiaren ezaugarri horiekin ondoen egokitzen diren ardoak bilatuko ditu.

22:30ean, La Cavan, Loperen "Los locos de Valencia" antzeztuko du Valentziako Generalitateko Centre Teatral taldeak, Toni Tordelaren bertsioarekin.

Uztailaren 24an, igandean, 13:00ean, Uxueko Santa Maria elizan Raquel Andueza sopranoak eta Anfione taldeak "…Entre llamas arder sin encenderse…" izeneko kontzertua emango dute.

Egun berean, Nafarroako Erregeen Jauregian, 18:00etan, txikienentzako beste saio bat eskainiko da; hau da, Dante Teatroren "Blop!" ikuskizuna. Era berean, Vianako Printzea ikastetxean, 22:30ean, Kanarietako Aktoreen Eskolako ikasturte-amaierako muntaia ikus ahal izango da, "Los amores de Fénix" izenekoa.

Astelehenean, hilaren 25ean, Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoaren Goi Eskolak Shakespeareren "El sueño de una noche de verano" obra eszenaratuko du Vianako Printzea ikastetxean.

Azkenik, asteartean, hilaren 26an, eszenatoki eta ordu berean, Malagako Arte Dramatikoaren Goi Eskolak Calderon de la Barcaren "La cena del rey Baltasar" aurkeztuko du.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko Programa.doc
Konpainiei buruzko informazio.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa