(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Gobernuaren politika zinegetikoa azaldu dio Nafarroako Ehiztarien Elkarteari osteguna, 2011.eko uztailak 21


Azken urteetan atzerakada izan duten espezie zinegetikoen habitata berreskuratzeko proiektu pilotua onartuko du Exekutiboak.


Barcina Lehendakaria Adecanarekin

Barcina Lehendakariaren eta Adecanaren arteko bilera. Ezkerretik eskuinera, Jesús Irazola, Barcina Lehendakaria, Goicoechea kontseilaria eta Carlos Irujo ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria den Yolanda Barcina Angulo eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Saileko kontseilaria den Lourdes Goicoechea Zubelzu Nafarroako Ehiztarien Elkarteko (Adecana) ordezkariekin bildu dira, Nafarroako Gobernuak politika zinegetikoaren inguruan landuko dituen ildoak azaltze aldera. Ehiztarien izenean, Carlos Irujo Beruete eta Jesús Irazola Ursúa joan dira, Adecanako lehendakaria eta idazkaria, hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernuaren asmoa da interesa duten aktore guztien adostasunean eta parte-hartzean oinarritutako politika zinegetikoa garatzea. Barcina Lehendakariak eta Goicoechea kontseilariak Adecanako ordezkariei adierazi die Gobernuak jakin badakiela ehizak zer-nolako garrantzi soziala duen Nafarroan, eta jarduera zinegetikoak biodibertsitatearekin eta nekazaritza-jarduerarekin bateratzeak duen garrantzia ulertzen duela. Gainera, jakinarazi die Nafarroako Gobernuak laster onartuko duela azken urteetan atzerakada handia izan duten espezie zinegetikoen habitata berreskuratzeko proiektu pilotuari hasiera ematea.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Sailak 

duela gutxi aldatu du Antolamendu Zinegetikoaren Planak (AZP) egiteko modua, idaztea erraztu eta merkeagotzeko eta ehiza-barrutien kudeaketa zinegetikoan eraginkorragoak izateko asmoarekin. AZPeren helburua da oreka lortzea ehizaren aprobetxamendu ezin hobearen eta populazio zinegetikoak hartzen dituen lurraldearen zaintzearen eta hobetzearen artean. Nafarroan, dagoeneko abian jarri da ehizako 245 barrutitan; beraz, kudeaketa zinegetikoa hobetzeaz gain, nekazaritzari eragindako kalteak murriztu dira. Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen ditu AZP horiek idazteko, ehiza-barrutietan aplikatzen den ikusteko zaintzaileak kontratatzeko eta nekazaritzaren kalteak prebenitzeko neurriak ezartzeko. Halaber, hala gertatuz gero, laguntzak ematen dizkie ehiza-barrutiei kalte-ordainei aurre egitearren.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa