(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Unibertsitate Publikoko errektorea eta Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria bisitatu ditu osteguna, 2011.eko uztailak 21


Nafarroako Lehendakariak bere aginte-hasierako bisita instituzionalak egiten jarraitu du, eta NUPera eta NJANera joan da


Lafuente eta Barcina Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Lafuente eta Barcina Nafarroako Unibertsitate Publikoan ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcinak, aginte-hasierako bisita instituzionalak egiten jarraitu du ostegun honetan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Justizia Auzitegi Nagusian izan da.

11:00etan, Barcina Lehendakaria Arrosadiko campusean hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea den Julio Lafuentek.

Lehendakariak eta errektoreak mintzagai izan dituzte Finantzaketaren Urtetik Urterako Plana egiterakoan izandako aurrerapenak (NUP plan horrekin hornituko da) nahiz Iberus Bikaintasun Campusaren esparruan bultzatutako proiektuak, NUPekin Zaragoza, Errioxa eta Leridako Unibertsitateek partekatzen dituztenak.


Barcina eta Fernández Justizia Jauregian

Barcina eta Fernández Justizia Jauregian ( irudia handitu )

Eguerdiko 12:00etan, Yolanda Barcina Justizia Jauregira joan da, eta han Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria den Juan Manuel Fernándezek harrera egin dio.

Barcina Lehendakariak eta Juan Manuel Fernándezek Justizia Jauregia handitzeko goiko aldean gehitutako bulegoak bisitatu dituzte, eta Tuterako Epaitegien eraikin berria eraikitzeko lanak erritmo onean egiten ari direla aipatu dute; eraikina abian jarri ahal izango da urtea amaitu baino lehen.

Ostiralean, Lehendakariak bisiten txanda egiten jarraituko du, eta, lehendabizi, Nafarroako Komandantzia Militarrera joango da; han, José Ignacio González Arteaga komandante militar nagusiak hartuko du. Bigarren, Iruñeko Udalera joango da, eta Enrique Maya alkateak egingo dio harrera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa