(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ezgaitasun-erakundeetako kudeatzaileen prestakuntza finantzatuko dio COCEMFEri ostirala, 2011.eko uztailak 22


Torres kontseilaria COCEMFEko zuzendariarekin bildu da eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Horren arabera, Gobernuak 34.000 euroko ekarpena egingo dio


Torres kontseilaria COCEMFErekin hitzarmena sinatzen

Elena Torres kontseilaria, Blanca Gómez COCEMFEko zuzendariarekin eta Javier Monzón zuzendari nagusiarekin, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoko Minusbaliatu Fisikoen eta Organikoen Elkarteen Federazioari (COCEMFE) ikastaro bat ordainduko dio, prestakuntza-prozesu baten eta laguntza pertsonalizatuaren bitartez, ezgaitasun-erakundeetako arduradun diren profesional desberdinen kualifikazioa hobetzeko. Ikastaroaren kostua 34.000 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko du erakunde horri emandako diru-laguntza moduan.

Hala adierazi dute Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak, COCEMFEko zuzendari Begoña Blanca Gómez Bilbaok eta Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Javier Monzón Romék egindako bilera batean. Helburu horretarako, azken honek ere dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu du COCEMFEko ordezkariarekin.

Prestakuntza-ekintza hori 2008an abian jarritako "Nafarroako ezgaitasun-erakundeak modernizatzeko planean" (MEDIS) sartuta dago, eta 2008an, 2009an eta 2010ean plan horren 1. eta 2. faseak burutu zituzten eta Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioaren sarietara aurkeztu diren edo aurkez daitezkeen erakundeentzat bakarrik da. Hala, soilik honako 14 elkarte hauek eska dezakete prestakuntza egitea: ADEMNA, ADISCO, AFINA, AMIFE, AMIMET, ANAPAR, ANASAPS, ANPHEB, ARN, COCEMFE, Atena Fundazioa, Tutelar Fundazioa, Ibili eta Javier Egoitza. Parte-hartzaileen kopurua erakunde hauek aurkezten dituzten eskaeren araberakoa izango da.

Prestakuntza-ekintza bost orduko presentziazko 10 saiotan garatuk oda (irailetik azarora, ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara), eta gainera parte hartzen duen erakunde bakoitzak "laguntza pertsonalizatua", parte-hartzaile bakoitzari egokitutako prestakuntza-prozesua, jasotzeko 17 orduko bono bat izango du. Sinatutako lankidetza-hitzarmenean zehaztu den bezala, ikastaroa Sinergium aholkularitza-enpresak emango du Nafarroako Gobernuko departamentu horrena den San Jose ezgaitasun-zentroan.

COCEMFErentzako beste diru-laguntza batzuk

Dena den, prestakuntza-ekintzaren helburua, erakundeetako arduradunen kualifikazioa haien baliabideen eta zerbitzuen kudeaketa eta aurreikuspena optimizatzeko hobetzeaz gain, 2008an, 2009an eta 2010ean parte hartu zuten ezgaitasun-elkarte desberdinen artean sortutako lankidetza-sareei eutsi eta bultzatzea da, baliabideak optimizatzeko eta dauden beharrak aztertzeko.

Onartu den diru-laguntza Esparru Orokorreko Gizarte Zerbitzuen zorroa onartu zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren aurreikuspenetan sartzen da. Izan ere, Dekretu horretan ezgaitasunak dituzten pertsonen arloko Gizarte Zerbitzuetako erakundeentzako era honetako diru-laguntzak aurreikusten ziren. Hain zuzen Nafarroako Gobernuak 2011n COCEMFEri jada emanak zizkion guztira 95.872,84 euroko hainbat diru-laguntza: 88.066 euroko diru-laguntza bat (langileak funtzionamendua eta alokairua kontzeptuetarako) eta 7.806 euroko beste bat Garraio Egokituaren programa burutzeko , ezgaitasunak dituzten pertsonen gizarte-ekimeneko erakundeentzako programaren barnean.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa