(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza-agenteekin “komunikazio-kanal zuzenak” zabaltzeko borondatea adierazi du Iribas kontseilariak ostirala, 2011.eko uztailak 22


Kontseilariak departamentuaren oinarrizko printzipioak gardentasuna, komunikazioa eta parte-hartzea izatea nahi du


Hezkuntza kontseilari José Iribasek hezkuntza-sistema osatzen duten agente guztiekin (irakasleak, zuzendariak, ikasleak, familiak eta sindikatuen ordezkariak) "komunikazio-kanal ,zuzenak" zabaltzeko borondatea,adierazi du gaur, "gurekin lan egin nahi duenari besotik helduta lan egiteko".

Komunikabideei informatzeko ekitaldi batean, Iribasek esan du legealdi honetan bere departamentuaren jarduerak "gardentasunaren, komunikazioaren eta parte-hartzearen printzipioak" izango dituela oinarri.

Horren helburua da irakaskuntzan bikaintasuneranzko jauzi kualitatibo bat ematea. Eta horretarako –esan du- ez da nahikoa departamentuaren lana, hezkuntza-sistemako eragile guztien inplikazioa ere behar-beharrezkoa da". Horregatik azpimarratu du proposamenak entzuteko eta jasotzeko prest dagoela.

Herstura-garaiak

Bestalde, Iribasek adierazi du "kontu handiz administratzeko eta hersturaz jokatzeko garaiak direla", egungo egoera ekonomikoarekin bat. "Oparotasun-garaiak amaitu dira" esan du, eta "horri aurre egin behar zaio".

Ildo horretan, irakasleen eskola-orduak 18ra igo izana aipatu du. Kontseilari berriak adierazi duenez, ulertzen du sindikatuen jarrera, baina gai honi modu orokorrean heldu behar zaio. Eta, hala, erabaki horrek "kalitatea bermatzeko nahikoa langile" izatea ahalbidetzen duela ziurtatu du eta, aldi berean, "diru asko aurreztea", hain zuzen, gastu arrunteko 8 milioi euro.

Iribasek gogora ekarri du beste autonomia-erkidego batzuek lanaldi luzeagoak dituztela eta, jarrerak hurbiltzeko xedez, sektore-mahaiarekin biltzeko prest dagoela adierazi du.

.

Nazioartean Erreferentea

Bestalde, Iribasek zenbait azterketaren emaitzei buruz hitz egin du, PISA txostena edo izaera nazionaleko diagnostiko orokorraren ebaluazioari buruz, adibidez; haien arabera, Nafarroa Espainian buru jartzen dute hezkuntza-arloan, eta ondoren baieztatu du Departamentuaren helburua lan egitea dela "Foru Erkidegoa nazioartean erreferente bihur dadin".

Azkenik, eraikitzen ari diren hezkuntzako azpiegitura batzuen berri eman du: Musikaren Hiria edo eskolako patioen estaltzea, esaterako; horiek, guztira, ia 40 milioi euroko aurrekontua dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa