Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Yolanda Barcinak bisita instituzionalak egiten jarraitu du, eta Iruñeko Alkatearekin eta Nafarroako Komandante Militarrarekin elkarrizketatu da
Maya eta Barcina Iruñeko Udaletxean.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcinak, aginte-hasierako bisita instituzionalak egiten jarraitu du ostiral honetan, eta Iruñeko Udaletxean eta Nafarroako Komandantzia Militarrean izan da.
Hiriburuko Udaletxean Iruñeko alkateak, Enrique Mayak hartu du, eta bi erakundeen artean ezinbestekoa den lankidetzaz hitz egin dute.
Era berean, Yolanda Barcina Nafarroako Komandantzia Militarrera joan da, eta Jose Ignacio González Arteaga komandante militarrarekin elkarrizketatu da.
González Arteaga eta Barcina Nafarroako Komandantzia Militarrean
(
irudia handitu
)
Foru Erkidegoko lehen agintaritzetarako bisita instituzionalak egiten pasa den asteazkenean, uztailaren 20an, hasi zen Nafarroako Lehendakaria, agintearen hasiera dela-eta. Lehendabizi, Nafarroako Parlamentura joan zen, eta Alberto Catalán Presidentearekin egin zuen elkarrizketa; ondoren, Nafarroako Gobernuren Ordezkaritzara hurbildu zen, eta han Gobernuko ordezkaria den Elma Sáizek hartu zuen.
Ostegunean, Yolanda Barcina Nafarroako Unibertsitate Publikoan izan zen, Julio Lafuente errektorearekin, eta, ondoren, Justizia Auzitegi Nagusira joan zen; han, Juan Manuel Fernández lehendakariarekin mintzatu zen.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen