(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi bat euro bideratu ditu unibertsitateko tituludunek nazioartean praktikak egiteko

asteartea, 2011.eko uztailak 26


6 eta 12 hilabete arteko iraupena izango duten ehun beka emango dira gutxienez


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak milioi bat euro bideratzea erabaki du gaur unibertsitateko tituludunek nazioartean praktikak egin ditzaten. Beken modalitate berria da, eta, horien bidez, Foru Gobernuaren asmoa Nafarroako ikasleak kanpora ateratzen laguntzea da, hizkuntzen ezagutza eta lanbide aukerak areagotzeko.

Zehazki, onetsitako erabakiaren arabera, beka horiei esker, Nafarroako 100 eta 120 unibertsitateko tituludunek enpresetan, ikerketa zentroetan, GKEetan, enbaxadetan, kontsuletxeetan, Espainiako Turismo Institutuaren bulegoetan eta Merkataritza Ganberetan laneko praktikak egin ahal izango dituzte, baina betiere Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan.

Bekak, gutxienez ere, 6 hilabetekoak izango dira eta, gehienez ere, 12 hilabetekoak. Aurreikusi denaren arabera, datozen asteetan egingo da deialdia.

Gobernuak milioi bat euro bideratu ditu unibertsitateko tituludunek nazioartean praktikak egiteko

Krisiari aurre egiteko Nafarroako Gobernuaren neurriak iragartzen dituen kartela

Nafarroako Gobernuak milioi bat euro bideratzea erabaki du gaur unibertsitateko tituludunek nazioartean praktikak egin ditzaten. Beken modalitate berria da, eta, horien bidez, Foru Gobernuaren asmoa Nafarroako ikasleak kanpora ateratzen laguntzea da, hizkuntzen ezagutza eta lanbide aukerak areagotzeko.

Zehazki, onetsitako erabakiaren arabera, beka horiei esker, Nafarroako 100 eta 120 unibertsitateko tituludunek enpresetan, ikerketa zentroetan, GKEetan, enbaxadetan, kontsuletxeetan, Espainiako Turismo Institutuaren bulegoetan eta Merkataritza Ganberetan laneko praktikak egin ahal izango dituzte, baina betiere Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan.

Bekak, gutxienez ere, 6 hilabetekoak izango dira eta, gehienez ere, 12 hilabetekoak. Aurreikusi denaren arabera, datozen asteetan egingo da deialdia.

Beken modalitate hori Nafarroa Bekak programa orokorraren parte da; Gobernuak, 2011rako, krisiari aurre egiteko Planean jasotako neurrietako bat ere bada.

Ikasteko eta lan egiteko Nafarroa Bekak

Nafarroa Bekak 2008-2011ko Nafarroako Nazioarteko Planarekin batera abiatu den ekimena eta Foru Erkidegoa nazioartera zabaltzen laguntzeko funtsezko bitartekoak dira. Beken filosofia hauxe da: gazte horiek jasotzen duten ezagutzak Nafarroaren etorkizuneko garapenerako balioko du.

Nafarroa Bekak programak hiru deialdi izan ditu orain arte: atzerriko ikastetxe bikainetan masterrak egiteko deialdi orokorra, ondoren, jasotako prestakuntza eta talentua Nafarroara ekartzeko; Fulbright Nafarroa, Estatu Batuetan master programak egiteko bekak ematen dituena; eta Nafarroa Bekak Enpresa deialdia, Nafarroan dauden enpresekin kontratu bidez lotuta dauden profesional gazteentzat. Hiru deialdi horiez gain, orain, nazioarteko praktiken programa egongo da.

2009an Nafarroa Bekak programa abian jarri zenetik, espediente akademikorik onenak dituzten Nafarroako berrogeita hamar gazte baino gehiagok lortu dituzte bekak. Horiei esker, Georgetown, Berkeley, Sorbona edo Melbourne bezalako unibertsitateetan ikasteko aukera izan dute.

Aurreikusitakoaren arabera, bihar, asteazkena, beste 30 beka emango dira atzerrian masterrak egiteko. Hori Nafarroa Beken hirugarren promozioa izango da.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa