(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi batetik 1,8 milioi eurora igo du energia berriztagarrietan inbertitzeko laguntza asteartea, 2011.eko uztailak 26


Aurtengo deialdirako tokiko erakundeek eta partikularrek aurkeztutako diru-laguntzetarako 355 eskaera egin dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrien instalazioetan inbertitzeko diru-laguntzak milioi bat eurotik 1,8 milioira igotzea erabaki du. Neurri horrekin, esleitutako aurrekontua % 80 igo da, eta 2011ko diru-laguntzen deialdira aurkeztutako 355 eskaeraren gehiengoari erantzun nahi zaie.

Laguntzen 1,8 milioi eurotatik, 300.000 eurok tokiko erakundeen proiektuak finantzatuko dute eta 1,5 milioi eurok beste eskatzaile batzuen inbertsioak diruz lagunduko dute. Gogoan badugu, laguntzak eskatzeko deialdia iragan ekainaren 29an amaitu zen.

Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrien instalazioetan inbertitzeko diru-laguntzak milioi bat eurotik 1,8 milioira igotzea erabaki du. Neurri horrekin, esleitutako aurrekontua % 80 igo da, eta 2011ko diru-laguntzen deialdira aurkeztutako 355 eskaeraren gehiengoari erantzun nahi zaie.

Laguntzen 1,8 milioi eurotatik, 300.000 eurok tokiko erakundeen proiektuak finantzatuko dute eta 1,5 milioi eurok beste eskatzaile batzuen inbertsioak diruz lagunduko dute. Gogoan badugu, laguntzak eskatzeko deialdia iragan ekainaren 29an amaitu zen.

Laguntzak ematen dira energia berriztagarrien zazpi iturri-motatan inbertitzeko: eguzki termikoan, sarearen isolatutako eguzki fotovoltaikoa, sareari lotutako eguzki fotovoltaikoa, saretik babestutako eolikoa, sareari lotutako eolikoa, biomasa eta geotermia. Laguntza-maila instalazioa diruz lagun daitekeen kopuru guztiaren % 10 eta % 50 artean dago, nahiz eta instalazio-motaren arabera diruz laguntzeko gehieneko muga ezberdinak ezarri diren.

Helburua: berriztagarrien egungo potentzia % 63an handitzea

Gaur % 80an handitu den laguntza-ildo honen helburua berriztagarrien foru-potentzia era mailakatuan % 63an handitzea da eta 6.300 enplegu sortzea, Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoan jasotzen denez. Horretarako, eta Plan horren bidez, Foru Gobernuak datozen urteotan 177 milioi euro bideratuko du 986,1 milioi euroko inbertsio global baten barnean. Kopuru horretatik, % 52,7 aurrezteko eta energiaren eraginkortasunerako neurriak hartzeko izango da, eta gainerakoa sistema elektrikoan edo gasean egindako jardueretarako edo sorkuntzako instalazio berrietarako.

Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoak ondorengoa planteatzen du: Nafarroaren autohornidura elektrikoaren % 100 energia-mota horrekin lortzea; Foru Erkidegoak sortuko duen energia garbiaren % 10 kanpora dezala; energia-kontsumoaren % 16 murriztea; eta Bruselako xede guztiak betetzea: lehen-mailako energia-kontsumoan % 20 murriztea (Nafarroak % 30 betetzea aurreikusten du); Europako helburua energiaren azken kontsumoa % 20 murriztea da (Nafarroarena % 31); garraioan berriztagarriak erabiltzeko orduan, EBren helburua % 10ekoa da (Nafarroarena % 11koa) eta kontsumo elektrikoaren gaineko berriztagarrietan, Europak % 29,4ra heltzea espero du (Nafarroak % 110era).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa