Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernu berriaren egitura organikorako aurreikusitako 35 karguetatik 29 izendatu dituzte dagoeneko
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko beste bost zuzendari nagusi edo antzeko izendatzea onetsi du, departamentu horretako egitura onetsi ondoren; departamentu horren bidez, 2011-2015ko legegintzaldirako Foru Gobernuaren antolaketa osatzen da.
Hauek dira izendatu diren karguak:
- Jorge San Miguel Indurain, Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusia
- Imelda Lorea Echavarren, Arriskuen Prebentzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia
- Andrés Eciolaza Carballo, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia
- Ignacio Guembe Cervera, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren zuzendari nagusia
- José Javier Esparza Abaurrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari kudeatzailea
Gaur onetsi diren izendapenak kontuan hartuta, Gobernuak 35etik 29 zuzendari nagusi edo antzeko izendatu ditu dagoeneko Gobernu berriaren egitura organikoa osatzeko. Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako, Osasuneko eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak daude izendatzeke, baita Nafarroako Lan Osasuneko Institutuko, Gazteriaren Nafarroako Institutuko eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuko kudeatzaileak ere.
Erantsi den informazioan, gaurko saioan izendatu diren arduradunen biografia eta argazki ofiziala ikus daitezke, baita lehenago izendatutako hainbat kargudunen argazki eguneratua ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen