(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak herri-lurrak bost udalerritan desatxekitzea baimendu du asteartea, 2011.eko uztailak 26


Operazioak sustatzen dituzten erakundeak Barasoain eta Baztango Udalak eta Etxeberri, Irurre eta Orokieta-Erbitiko kontzejuak dira


Nafarroako Gobernuak baimena eman du Barasoain eta Baztango Udaletan eta Etxeberri (Arakilgo Harana), Irurre (Gesalatzeko Harana) eta Orokieta-Erbitiko (Basaburua) kontzejuetan herri-lurrak desatxekitzeko.

Desatxekitze horien xehetasuna honako hau da:

Barasoain. 3. zenbakiko industrialdeko 88. partzelari dagozkion 1.560 metro koadroko desatxekitzea, Mendiariko parajean. Desatxekitzearen helburua lursailen erabilera Acciona Energía SA enpresari lagatzea da 10 urteko eperako, urtean kanon bat kobratuz, 66/12 kv-eko estazio elektriko bat instalatzeko, Barasoaingo eremu eoliko esperimentala ebaluatze aldera.

Baztan. 9. zenbakiko 200 eta 300 partzela guztiei eta aparte 299. partzelari dagozkien 19.676 metro koadroko desatxekitzea. Desatxekitzearen helburua da, 3. industrialdeko 156 eta 166 partzelatan desatxekitutako herri-lurrak jabego pribatuko 23.712 metro koadrorengatik trukatzea, Kasamberro parajean, 74. industrialdeko 11, 12 eta 57 partzelak Zokoa parajean, eta 144 eta 178 partzelak 75, industrialdean Jinko Erreka eta Zokoa parajeetan, hurrenez hurren, herri-lurren masen barnean zenbait gune kentzeko xedez.

Etxeberri. 4.industrialdeko 31. partzelari dagozkion 130,25 metroko desatxekitzea, Madelenzuloko parajean. Helburua lur hori Sociedad Agraria de Transformación (SAT) nº 653 NA Etxeberri Ganadutegiaren jabetzako 118,84 metrorengatik trukatzea da, Bidapea parajeko 4. Industrialdeko 37. partzelari dagozkionak, bide publiko bat desbiderazteko asmoz.

Irurre.
2. zenbakidun industrialdeko 3087 partzelako 404 metro koadro desatxekitzea San Martingo parajean, haren erabilera Henri Lenaerts Fundazioari lagatzeko 20 urtez,1971 eta 2006 artean (hil zen urtea) Irurren bizi izan zen eskultore belgikar horren obra atari zabaleko museo batean instalatzeko (Gesalatzeko Harana).

Orokieta-Erbiti. 8. industrialdeko 49. partzelako 4.789 metro koadro desatxekitzea Bordako Etxeko parajean. Desatxekitako lurren zati bat -4.296 metro koadro- 8. industrialdeko 260. partzelari dagozkion jabego partikularreko 13.710 metro koadrorengatik trukatuko da. Operazio horren helburua kontzejuko herri-lurren azalera handitzea da eta mugen arazo bat konpontzea. Gainerako 493 metro koadroak etenda geratu den bide bati jarraipena emateko erabiliko dira. Operazio honen helburua kontzejuaren herri-lurren azalera handitu eta mugen arazo bat konpontzea da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa