(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegua eta kontzertazio soziala izan da, Barcina Lehendakariak UGT, CCOO eta CENrekin egin duen lehen bilkurako gaia asteazkena, 2011.eko uztailak 27


Bat etorri dira Nafarroarentzat hain emaitza ona eman duen itun sozialarekin jarraitu eta hura sustatzeko beharrarekin


Barcina Lehendakaria eta eragile sozial eta ekonomikoen arteko bilkura

Ezkerretik eskuinera, Goyen eta Molinero, Barcina Lehendakaria, Miranda lehendakariordea eta Goicoechea kontseilaria ( irudia handitu )

Kontzertazio soziala eta enplegurako itunaren eguneratzea izan da, bai IV. Planaren (2012) azken urteari dagokionez bai 2013. urtetik aurrera V. Plan bat prestatu eta negoziatzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren Lehendakari Yolanda Barcinak eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin gaur izan duen bilkuraren gai nagusia

Bilkura goizeko azken orduan egin da Lehendakariaren bulegoan, eta bertan parte hartu dute: Nafarroako UGTko idazkari nagusi Juan Goyen Delgadok, Nafarroako CCOO sindikatuko idazkari nagusi Jose Mª Molinero de Frutosek, eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) lehendakari Jose Antonio Sarria Terronek.


Barcina Lehendakaria bilkuraren ondoren egindako agerraldian

Barcina Lehendakaria bilkuraren ondoren egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Halaber, bertan izan dira: bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Alvaro Miranda Simavilla eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubeldu.

Ordubete iraun duen bilkuran, Lehendakariak eta eragile ekonomiko nahiz sozialek bat etorri dira aurreko urteetan izan den kontzertazio sozial horrekin jarraitu eta hura sustatzeko beharrarekin, Nafarroako ekonomia eta gizartearentzat emaitza oso onak ekarri dituena, bere egoera beste autonomia erkidegoekin alderatzen bada, batez ere.

Barcina Lehendakaria: "Enpleguaren sorrera da Gobernu honen lehen helburua"

Bilkura amaitzean, Yolanda Barcina Lehendakariak hedabideei egindako adierazpenetan azaldu du, azken egunotan egindako bisita instituzionalen errondaren ondoren, "Lehendakari moduan nire bulegoan egin beharreko lehen bilkura eragile ekonomiko eta sozialekin izan behar zuen, Gobernu honen lehen helburua den enpleguaren sorrera sustatzeko".

Adierazi du, kontzertazio soziala eta Nafarroako Gobernuaren eta eragile sozial horien arteko enpleguari buruzko akordioa "oso emankorra eta garrantzitsua" izan dela azken urteotan. Haren emaitza da, Espainiako beste autonomia erkidegoekin alderatuz, Nafarroa hobeto dagoela eta krisi ekonomikoak ez diola hainbeste eragin. "Kontzertazio sozialak eta enplegu-planak enplegua sortzea dakarren esparru soziala sortzen dute, eta berpizte ekonomikoa eta, beraz, enplegua bizkortzen duen tresna dira". Hori dela eta, Gobernuaren apustua haiek bultzatzen segitzea da.

José Mª Molinero (CCOO): "Moderna Planaren B aldea"

José Mª Molinerok bere adierazpenetan azpimarratu du bilkuran planteatu den "itun sozial berria Moderna Planaren B aldea izan daitekeela eta izan behar duela, Nafarroako plan ekonomikoa dena; itun sozial batekin batera joan behar du, itun horri bidea eman diogu eta 2012. urtean zehar eraiki nahi dugu". Aipatu duenez, enplegua sortzea, kalitatezko enplegua eta gazteentzako enplegua helburutzat duten enpleguko politika aktiboak hitzartzea da kontua.Jose Mª Goyen (UGT): "Elkarrizketak eta kontzertazioak eman diote Nafarroari emaitza onenak"

Bilkuran UGTko ordezkari izan den Juan Goyenek bere adierazpenetan azpimarratu du "Nafarroako Gobernuaren eta eragile sozial nahiz ekonomikoen artean azken urteotan izandako elkarrizketak eta kontzertazioak krisi-egoera batean izan zitezkeen emaitza onenak ekarri dituela; Nafarroa, gainera, ondoen kokatuta dagoen autonomia erkidegoa da, eta Europako lehen 32 eskualderen barnean dago". Horregatik, gaineratu duenez, beharrezkoa da elkarrizketa soziala sustatzen jarraitzea "berez horrek enplegua sortzen ez badu ere, errekuperazio ekonomikorako esparrua sortzen baitu".

José Antonio Sarria (CEN): "Enplegurako neurri indartsuak behar dira"

CENeko lehendakaria, berriz, enplegurako itun berri bat adosteko beharrarekin bat agertu da, Nafarroari hain emaitza onak eman dizkion aurreko ildoari jarraiki. Zehazki, enpleguaren alde egiteko neurri "indartsuak" sustatzeko beharraz aritu da; haien artean prestakuntza enpresen eskariari egokitzeko beharra aipatu du, enpresen beharrak aldatzen baitoaz denborak aurrera egin ahala.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa