(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

30 tituludunek Nafarroa Bekak jaso dituzte atzerriko izen handiko unibertsiteetan masterrak egiteko

asteazkena, 2011.eko uztailak 27


Barcina Lehendakariak hirugarren edizioko bekak eman ditu; guztira milioi bat euro baino gehiagokoak dira


Transcripción textual del video

Barcina Lehendakariak hauxe esan die beka jaso duten ikasleei: "trebatzen jarraitzeko eta atzerrira joateko duzuen ausardia eta adorea nafar gazte guztientzako eredua izan behar da, haiek baitira garai honetan gainditu beharreko arazoentzako irtenbidearen zati bat".


"Foru Erkidegoko Lehendakaria naizen aldetik, arduratsuak izateko oharra egin behar dizuet. Argi izan behar duzue beka ez dizuela Nafarroako Gobernuak eman, formalki gobernuak berak izapidetu duen arren. Laguntzak nafar guztiek emandakoak dira".


"Aurrekontu eskasia dagoen garaian bizi gara gainera. Administrazio publikook dirua ondo banatu behar dugu behar bezala erabil dadin. Ziur nago, Lehendakaria naizen aldetik, emandako laguntza modu egokian inbertituko dela, gure erkidegorako eta bizi garen mundu globala garatzeko balio izango dutelako etorkizunean

Hugo Ruiz-Taboada ikasle bekadunen ordezkariak zera esan du: "Jakitun gaude aukera handi batek erantzukizun handia dakarrela berekin. Horregatik, ez dugu pozik geratu nahi estudiatu eta ikastearekin bakarrik; horrez gain, Nafarroaren garapenaren eta etorkizunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dugu eta, oro har, mundu osoaren garapenaren alde".

"Prest gaude horretarako. Talde handia eta anitza gara, eta ahalik ondoen trebatzeko eta norbere industrian handienak izateko lehiatuko gara. Gai izango gara besteen zerbitzura jarri eta, egoerak hala eskatzen duenean, ausardiaz jarduteko.

Agintariak eta bekadun ikasleak Nafarroako Jauregiko lorategian

Miranda, Barcina eta Iribas bekadun ikasleekin, Nafarroako Jauregiaren lorategian ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak 2011ko Nafarroa Bekak eman ditu gaur. Horien bidez, unibertsitateko hogeita hamar tituludun nafarrek atzerriko izen handiko unibertsitateetan masterrak egin ahal izango dituzte. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izan da, eta han izan dira Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta José Iribas Hezkuntza kontseilaria ere.

Eman diren laguntzen zenbatekoa, guztira, miloi bat euro baino gehiago da. Nafarroako Nazioarteko Planaren barruko programaren onuradunak 22 eta 37 urte arteko 16 gizon eta 14 emakume dira, eta batez beste 26 urte dituzte.

Hauexek dira: Ana Isabel Aldave, Paula Aldaz, Mª Rosa Andrés, Jon Arbizu, Ignacio Baleztena, Iñigo Barrio, Katixa Cariñena, Isidoro Cobo, Oihane Erice, Javier Etayo, Pedro Eza, Jesús Fernández, Jesús Mª Garate, Ibai Goicoechea, Ulaize Hernández, Maite Itoiz, David Jauquicoa, Naiara Larrañaga, Julián Marco, Diego Marcos, Laura Monreal, Álvaro Morcillo, Eva Pérez, Alejandra Isabel Piñera, Amaia Puras, Ekiñe Ruiz, Hugo Ruiz-Taboada, César Vallejo, Sara Noemí Vicente eta Javier Ignacio Zaratiegui.

Nafarroa Beken hirugarren edizioa

Hirugarren edizioan 67 pertsonak deialdirako hautagaitza aurkeztu dute. Beka eskuratu ahal izateko, atzerriko izen handiko unibertsitateek hautagaiak aurrez onartu behar izan dituzte master bat egiteko, hortaz, 53 hautagaitza onartu dira azkenean. Batzorde batek 30 onuradun aukeratu zituen hautagaien artetik iragan ekainaren amaieran.

2010ko edizioarekin alderatuta, aurten eskari gehiago eta kalitate handiagokoak egin dira. Alde batetik, iaz 48 eskari eta aurten 67 eskari egin dira, % 40 gehiago ia-ia; beste alde batetik, maila handiko unibertsitateetan onartu dituzten hautagaien kopuruak gora egin du nabarmen. 2010ean ikasleen % 41 deialdiaren eranskinean ezarritako unibertsitateetan onartu zituzten; aurten, aldiz, portzentajea % 50,7 izan da.

Deialdiko bost alorrei dagokienez (Zientzia eta Teknologia, Biomedikuntza, Artea eta Giza Zientziak, Gizarte Zientziak eta Enpresa Zientziak), ikasketa teknikoak egin dituzten eskatzaileak gehiago dira; hala ere, Ekonomia-Enpresa Zientzien alorrean igoera eman da. Beraz, Master of International Business (onartu diren 53 ikasleetatik 4 eskatzaile) edo Master in Business Administration -- MBA (4 eskatzaile) egiteko eskatu duten ikasleen kopurua handitu egin da, nahiz eta hirigintzan eta arkitekturan espezializaturiko ikasketak eta minbiziaren inguruko ikerketa nagusi izan.

Beste alde batetik, aurten, aurreko deialdietan Erresuma Batuko unibertsitateetan ikasteko egon den lehentasuna areagotu da; behera egin du, aldiz, Estatu Batuetako unibertsitateetan ikasteko hautagaien nahiak. 67 eskatzaileen % 40k Erresuma Batuan ikasteko asmoa izan zuen.

Onuradunen profila

Hogeita hamar onuradunetatik, seik ekonomiarekin loturiko ikasketak egin dituzte, sei biologian/biokimikan tituludunak dira, lau arkitekturan, lau komunikazioan, lau ingeniaritzaren batean eta gainerakoak beste titulazio batzuetan. Ikasiko duten espezialitateari dagokionez, hamarrek zientziekin eta teknologiarekin loturiko masterra egingo dute eta zazpik gizarte zientziekin loturikoa. Beste seik MBA bat edo finantzen eta kudeaketaren alorreko masterra egingo dute, bostek biomedikuntzako masterra eta bik arte eta giza zientziena.

Gogorarazi behar da bekak esleitzeko ezagutza alorren arteko oreka lortu nahi izan dela eta deialdian ezarritako kupoak errespetatu direla. Kupoen arabera, sei beka eman behar izan ziren zientzien eta teknologiaren alorrekoak, sei enpresen alorrekoak, sei gizarte zientzietakoak, lau biomedikuntzakoak eta bi arte eta giza zientzien alorrekoak.

Beken helburueri erreparatuta, hogeita hamar ikasle bekadunetatik hamahiruk Erresuma Batuko unibertsitateetan egingo dute masterra, bostek Estatu Batuetan, lauk Danimarkan, bina ikaslek Australiako, Herbehereetako eta Suitzako unibertsitateetan eta ikasle banak Irlandako eta Finlandiako unibertsitateetan. Aukeratutako helburuen artean Harvard, Delfteko Unibertsitatea, London School of Economics edo Manchesterreko Unibertsitatea daude.

Esleipendunak 22 eta 37 urte arteko 16 gizon eta 14 emakume dira, eta batez beste 26 urte dituzte. Horietatik hamalauk Nafarroako Unibertsitateko tituluak dituzte, eta zortzik Nafarroako Unibertsitate Publikokoak. Beste bostek Espainiako beste unibertsitate batzuetan ikasi dute, batek atzerriko unibertsitate batean eta bik musikako ikasketak egin dituzte.

Bekak urtebetekoak (2 seihileko) izango dira gutxienez eta bi urte eta erdikoak (5 seihileko) gehienez ere. Bekak esleitzeko hautagaien espedientea (puntuazioaren % 60), master programaren kalitatea (% 25) eta Nafarroarentzat programak duen interes estrategikoa (% 15) hartu dira kontuan. Deialdiak bekaren kontzeptuak ezarri zituen, hau da, Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko dituen gastuak: helburuko unibertsitateko master programaren matrikula, eskolak ematen diren hile bakoitzeko egonaldia (ostatua, mantenua eta bestelako gastuak) eta bi seihileko bakoitzean joan-etorria.

Nafarroako Nazioarteko Plana

Nafarroa Bekak programa 2008-2011ko Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan egiten da. Helburu estrategikoen artean Nafarroako gizartea trebatzea eta sentsibilizatzea daude, herritarrak, inguru global batean, pertsonalki eta lanbideari dagokionez garatzeko aukerak aprobetxatzeko gai izan daitezen. Beken programaren helburua unibertsitateetako espedienterik onenek atzerriko ikastetxe bikainetan master programak egiteko aukera izatea eta, ondoren, lortutako trebakuntza eta gaitasuna Nafarroan aplikatzea da. Ekintza horren azpian Nafarroako produkzio sarera ekarpena egiten duten lagunen taldea osatzeko gogoa dago, hau da, nazioartean atzerriko unibertsitate nagusietan ikasitakotik atera ditzaketen azken berrikuntzak eta ekarpenak eskaintzeko.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Bekadunen zerrenda
Barcina Lehendakariaren mintzaldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa