(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euriek eta eguraldi freskoak zereal-kanpaina ixtea atzeratu dute asteazkena, 2011.eko uztailak 27


Eguraldiaren baldintza horiek oso ondo hartzen dituzte lehorreko udako laborantzek eta larreek


Uztailaren 15etik 22ra bitarteko aldian egun hodeitsuak eta iparraldeko haizea nagusitu dira; tenperaturak, egunez nahiz gauez, garaikoak baino freskoagoak, eta oro har euri arina egin du, Erkidegoaren iparraldean salbu, azken gune horretan euri gehiago egin baitu.

Eguraldiaren ezaugarri horiek ez dute utzi zerealen eremuetan bilketa-lana egiten, eta zereal nahiz lekadunen kanpainaren itxiera atzeratu du. Aitzitik, euriak ondo hartu zituzten lehorreko udako laborantzek (ekilorea, artaberdea, hazitarako patata), bai eta abeltzaintza-tokietako bazka eta larreek ere.

Garagar eta oloaren uzta amaitutzat jo da eta gariarena amaitzeko partzela batzuetan bilketa egitea falta da; dena den, pisu espezifiko onak berretsi dira eta, hala, Iruñerrian eta Pirinioetan hektarea bakoitzeko 4.250 eta 5.250 kilo arteko errendimendua izan da, eta Erdialdeko Nafarroan nahiz Lizarraldeko toki freskoetan 3.500-4.5000 Kg/ha. Emaitza horiek iazko kanpainakoak baino baxuagoak dira, baina azken urteotako batez bestekoa betetzen dituzte.

Azken hamabostaldiko euriek pataten garapenean lagundu dute, Salazar, Aezkoa eta Erroko zonaldeetan barietateak gehitzeko asmoz. Leku horietan, barietate goiztiarrenek garapen begetatibo on bat dute, eta erabateko loraldi-prozesuan sartuta daude.

Ureztatzea. Tenperaturen jaitsierak uzten garapenaren geldotze arin bat ekarri dute, eta uzta horiek aurreratuta datoz, oro har, aurreko kanpainekin alderatuz. Sortuta dauden industriarako babarrun berdeei garatzen asko kostatzen zaie eta, horregatik, beren hazkundea estimulatu duten hostoen ongarri bereziak erabiltzea beharrezkoa izan da. Kontserbarako tomatean, partzela askotan fruituaren kolore berdea gorri-laranja kolorera jotzen ari da jada heltze-egoerara iristen ari dela ohartaraziz. Eta horrek ekarriko du bilketako kanpaina abuztuko lehen astean egitea, transformazioko industrien programazioaren arabera. Piperretan, lehen loraldien lotura eta gatzatzea oso handia izan da, eta fruituen garapena ona da.

Artoan, partzela askotan beren lore-organoak kanporatu dira, eta aurreratuenetan alea garatzen da. Lizarraldean, Cabredon eta Marañonen, hazitarako patata eta erremolatxaren bertako uzta tipikoek bilakaera ona izaten jarraitzen dute.

Ereiteak eta landatzeak. Lan honetako arreta kruziferoetan oinarritzen da garai honetan, landatzeko kanpaina sartu baita bete-betean. Barazki horientzako azalerak iragan kanpainatakoen antzekoak edo, beharbada, zerbait handiagoak izango dira. Azaloreak hartuko duen azalera nabarmen handituko da, eta brokolirako azalera egonkorragoa da, izotz-industrietatik etorritako eskariagatik. Industriarako ereiten den babarrun berdea amaituko d, eta aste honetan amaituko dira ezartze-lanak.

Bilketak. Kalabazinaren bilketak errendimendu onarekin segitzen du, eta berenjenaren lehen bilketak egiten hasi dira fruitu dezenterekin, tamainaz txiki samarra bada ere. Urtaro erdiko patatan errendimenduak oso handiak dira eta kalitatea, oso ona.

Negutegiak. Udako potxa landatzeko instalazioek beren bilketa amaitu dute, eta freskorako babarrun berdean bilketak egiten segitzen da merkaturatzeko animoarekin. Estalita landatutako italiar gozo erako piper berdea ere kanpainan sartuta dago bete-betean eta, orain arte, emaitza onak erdietsi ditu.

Fruta-arbolak. Udareari dagokionez, Conferencia-ren antzera beranduago datozen barietateen argitzearekin amaitzen da, eta baita barietate goiztiarren bilketa ere: Red-Barlet, Ercolini… eta barietate ugarien bilketari ekingo zaio, Limonera biltzen, esaterako. Mertxikari dagokionez, Catherine-ko sailak bildu dira, kontserben industriarako direnak bereziki, eta freskoko merkatuak gehien eskatzen duen Baby-Gold erako lehen barietateak biltzen hasi da. Orain arte, bi norabideek ekoizlearentzat eskari ona erakusten dute. Beranduago biltzen den sagarra bilakaera egokia du, espezie guztietan fruta-zama ona izaten ari da eta fruituen osasuna oso handia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa