(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamar hautagaitza aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuak iragartzen duen Zerbitzu Publikoen Kalitatearen V Sarirako

osteguna, 2011.eko uztailak 28


Sariaren bidez kudeaketa publikoaren jardun onak aintzatesten dira


Guztira hamar hautagaitza aurkeztu dira 2011ko Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen V. Sarirako. Nafarroako Gobernuak egiten du deialdia Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren bidez.

Sariak zerbitzu publikoak hobetzeko jarduerengatik, hau da, kudeatzeko burututako jardun onengatik nabarmenak diren organismo, unitate eta erakundeak aintzatesten ditu. Saria geroz eta tradizio handiagoa lortzen ari da urtero. Gainera, bitarteko gisa erabiltzen da, helburu nagusia Nafarroako Administrazio Publikoek nafarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuen kalitatea hobetzea delako.

Hamar hautagaitzak hainbat erakundetakoak dira: zazpi Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioren unitateetakoak dira, bi unibertsitate publikoetakoak (NUP eta UHUN) eta bat Iruñeko Udalekoa eta ANIMSAkoa.

Zehazki, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak bi lan aurkeztu ditu: Alde batetik, Coaching.net eta, beste alde batetik, Plan de Inversiones Públicas -- Plan Navarra 2012; Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak Creación de una red social profesional del Sector Local: la Extranet Infolocal como buena práctica lana aurkeztu du; Hezkuntza Departamentuak Proyecto para el desarrollo de las competencias básicas escolares: un ciclo de mejora; Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak Asuntos Sociales ¿en qué puedo ayudarle?; Osasunbidek Proyecto de Geotermia en Clínica Ubarmin proiektua; Osasunbidek eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak, batera, Gestión Clínica de la Incapacidad Temporal. Nuevo Procedimiento de Tramitación de la Incapacidad Temporal con Criterios Sanitarios lana aurkeztu dute

Bestalde, Iruñean egoitza duten bi unibertsitate publikoek ere hautagaitzak aurkeztu dituzte: Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Integración del Sistema de Garantía Interna de la Calidad (SGIC) de las enseñanzas de la UPNA en la plataforma Web de aprendizaje y colaboración MiAulario lana aurkeztu du, eta UNEDek (Iruña) ACORTANDO DISTANCIAS: un proyecto para acercar los servicios públicos a los usuarios. Azkenik, Iruñeko Udalak eta ANIMSAk ¿Por qué no reutilizar? La experiencia de INTEGRAR el sistema de calidad 010 en todo el Servicio de Atención Ciudadana lana egin dute.

Epaimahaikideak

Esperientziak baloratuko dituen epaimahaiaren burua Tomás Rodríguez Garraza Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusia da eta sei kidek osatzen dute: Guzmán Garmendia Pérez Gobernu Ireki eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiak, José Luis Izco Biarge Tokiko Administrazioko zuzendari nagusiak, Iñaki Arana García Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioko presidenteak, Jesús Mª García Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidenteak, Asunción Ruesta Ozcoidi NAPIko Kalitate Zerbitzuko zuzendariak eta, idazkari lanetan, Carmen Moneo Vilda NAPIko Giza Baliabideak Ebaluatu eta Garatzeko Ataleko buruak.

Nafarroako Gobernuak sari bat bakarrik emango du (eman gabe ere gelditu daiteke), baina merezimendu nahikoak dituzten hautagaitzek accesitak ere eskura ditzakete. Sarien emakida ofiziala foru agindu bidez egiten da, eta 2011ko azaroaren 7an, Kalitatearen Nafarroako Egunean, emango dira, Baluarten.

Aurkeztutako memoriak Nafarroako webgunean argitaratuko dira, eta memoria sarituak Politika Publikoen eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Ebaluazio Erregistroan jasoko dira, herritarrek ikus ditzaten.

Gogorarazi behar da, 2010ean, IV Saria Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuak lortu zuela ¿Un Boletín Oficial sin papel? Redefiniendo el BON lanagatik. Lan prozesuak hobetzeko proiektua da, eraginkortasun handiena lortzeko; hori informazioaren teknologia berrien bultzada aprobetxatuz egiten da. Talde interesgarrien premiak hartzen dira kontuan, baina erabiltzaileei arreta pertsonalizatua ematen ahaztu gabe.

Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen Bulegoak "Ikastetxe Publikoetako Kalitate Sareengatik" eta Osasunbideko Nafarroako Ospitaleak "paziente kirurgikoen segurtasuna hobetzeko estrategia integrala ezarri eta ebaluatzeagatik" accesit bana lortu zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa