(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fernando de Rojasen "La Celestina" obra ostegun honetan antzeztuko dute Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian

osteguna, 2011.eko uztailak 28


Ostiralean eta larunbatean ere programak jarraituko du, eta Shakespeare-ren Macbeth tragedia antzeztuko dute


Fernando de Rojasen La Celestina obra gaur antzeztuko dute Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian

Macbethen eszena

Erriberriko Antzerki Klasikoaren hamabigarren Jaialdiarekin ostegun honetan jarraituko dute La Celestina antzezlana eginez. Antzezlana 22.30ean hasiko dute Erriberriko Principe de Viana ikastetxean. Ostiralean, uztailak 29, eta larunbatean, uztailak 30, Shakespeare-ren Macbeth obra antzeztuko dute, ordu berean, La Cavan.

Jaialdiko zuzendari artistikoak, Alex Ruiz Pastorrek, Macbethen zuzendari den Helena Pimentarekin, José Tomé aktorearekin eta Mariano de Paco La Celestinaren zuzendariarekin batera aurkeztu ditu obrak.

Ostegunean Erriberrin antzeztuko duten La Celestina Eduardo Galanen moldaketa da. Ekintzaren dinamismoa, gatazken erritmoa eta denboraren iragaitearen azkartasuna bilatu ditu obraren ideia nagusia islatzeko: Carpe diem, bizitza laburra, gazteriak gozatzeko duen premia zahartzaroak edertasuna desegin aurretik. Bertsio horren bidez, Galanen asmoa tragikomedia publiko gazteagoari gerturatzea eta, egileak esaten duen moduan, obra ikustera datozenen "arimaren azala urratzea" da. Obrako pertsonaia nagusia indarrez eta bizitzaz beteriko emakumea da, eta hitz zuhur eta sorginen bidez limurtzen du.

Pertsonaia nagusiaren papera Gemma Cuervo aktoreak betetzen du, eta obrako beste aktoreak Alejandro Arestegui, Olalla Escribano, Juan Calot, Santiago Nogués, Rosa Merás, Irene Aguilar, Jordi Soler eta Natalia Erice dira.

Macbeth asteburuan

Ostiralean eta larunbatean Shakespeare-ren Macbeth antzezlana emango dute. 22:30etik aurrera izango da La Cavan. Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian Ur Teatro antzerkiak egindako obra horren bertsioa aurkeztuko dute. Idazle britainiarraren tragedia eta baliabide klasikoak, teknologia berriak eta izenburu bereko Verdiren operaren konsposizioak bateratzen dira, Madrilgo Voces Graves koruak interpretatuta, obra osatzen duten giroen, emozioen eta sentimentuen kontrastea eszenaratzeko.

Ur Teatro antzerkiak, lehen aldiz, bere obra klasikoaren bertsioan proiekzioak gehitu ditu, Shakespeare-ren tragediaren ezaugarri den ametsen eta errealitatearen nahasketa islatze aldera. Horri esker, mundutarra eta naturaz gaindikoa dena bateratzen dira; hala, sakontasuna eta dinamismoa lortu eta Macbethen pentsamenduaren oinazea birsortzen da.

José Tomé, Pepa Pedroche, Óscar S. Zafra, Javier Hernández-Simón, Tito Asorey, Belén de Santiago eta Anabel Maurín dira aktoreak. Horiez gain, Mercedes del Castillo, Enrique Onetti, Carlos Hernández eta Luis Miguel Rodríguez eta Sacha Tomek parte hartzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa