(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak uztailaren amaierako irteera-itzulera operazioan abiaduraren kanpaina berezi bat jarriko du abian

osteguna, 2011.eko uztailak 28


Bideko Segurtasunerako Dibisioko agenteek trafiko arauak hausten dituzten gidariei alkoholaren eta drogen probak ere egingo dizkiete


Foruzaingoa

Foruzaingoak abiaduraren kontrol bereziak egingo ditu uztailaren amaierako irteera-itzulera operazioan ( irudia handitu )

Foruzaingoak, bihar, ostirala, uztailak 29, eta igandea, uztailak 31, bitarte, abiadura kontrolatzeko kanpaina berezia abian jarriko du uztailaren amaierako eta abuztuaren hasierako irteera-itzulera operazioa dela-eta. Kanpainaren helburua Nafarroako errepideetan abiaduraren mugak errespetatzen direla zaintzea da. Kanpainan Bideko Segurtasunerako Dibisioko agenteek parte hartuko dute.

Asteburu honetan errepideetan joan-etorri ugari egitea espero da, hortaz, gidariek arreta handiz gidatu eta bideko segurtasunerako arauak errespetatu beharko dituzte. Zehazki, kalkulatu denaren arabera, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean sortuko da trafiko gehien (orduan aterako baitira Nafarroatik gidari gehien); baita igande arratsaldean ere, orduan itzuliko delako jendea Foru Erkidegora.

Kanpaina horren bidez, bide handietan poliziaren kontrola handituko denez, Foru Erkidegoko errepideetan ezbeharren kopurua murriztea da helburua. Horretarako, Iruñeko eta Tuterako komisaldegietako kideek parte hartuko dute. Kanpainan ibilgailuen abiadura kontrolatuko da batez ere, baina alkoholaren eta drogen probak ere egingo zaizkie trafikoaren eta bideko segurtasunerako arauak hausten dituzten gidariei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa