(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Culturrek beste lau jarduera programatu ditu asteburu honetarako Elizondon, Zangozan, Orbaizetan eta Orreagan



osteguna, 2011.eko uztailak 28


Zabalik daude oraindik Agoizko Mikel Esparzaren, Los Arcoseko Iruña Cormenzanaren eta Bertizko Jaurerriko Javier Suescunen erakusketak


2011ko Cultur programaren barruan beste lau jarduera egingo dira asteburu honetan Nafarroako leku turistikoetan. Elizondoko Merkatu plazan herri-kirolen ikuskizuna egongo da Nafarroako Herri Kirol Federazioaren eskutik. Larunbatean, uztailak 30, izango da, 19:30ean. Larunbatean, uztailak 30, Zangozako Vallesantoro Jauregian, "Piazzola 180 grados" Jazz taldeak emanaldia eskainiko du 20:30ean.

Igandean, uztailak 31, Orbaizetako Arrazola Inguruan Muthiko Alaiak fanfarrearen kontzertua egongo da eta, Orreagan, Quinteto Clásico Pamplona ganbera musika taldea entzun ahal izango da, Kolegiata Errege Elizan. 13:00etan izango da.

Zabalik daude oraindik Agoizko Mikel Esparzaren, Los Arcoseko Iruña Cormenzanaren eta Bertizko Jaurerriko Javier Suescunen erakusketak.

Cultur Nafarroako Gobernuaren programa da eta, programa horren barruan, ganbera musikako, koruen, jazz eta folk estiloko kontzertuak, pintura erakusketak, dantza erakustaldiak, herri-kirolen ikuskizunak eta artisautza erakusketak antolatzen dituzte interes turistikoko lekuetan, bisitariaren egonaldia atseginagoa izateko.

"Quinteto Clásico de Pamplona" taldea 1993an sortu zuten lau musikarik. Guztiak gaur egun Nafarroako Oskestra Sinfonikoa den "Santa Cecilia" orkestrako kideak izan ziren. Oskestrako kideek ganbera musikako taldea sortu zuten eta estatuko hainbat probintziatan eskaini dituzte emanaldiak. Barroko garaiko obretatik hasi eta gaur egungo musika biltzen duen errepertorioa dute eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako konpositoreen obra ahaztuak ere berreskuratu dituzte..

Piazzolla 180 grados Astor Piazzola musikari argentinarra omentzen duen ikuskizuna da, musikaria jaio zela 90 urte bete baitira. Hainbat formatutan, musikari horren zenbait kanta ezagun interpretatzen dituzte. Abesti horiek tangoa goitik behera aldatu zuten, musika klasikoa, tangoa eta jazza modu harmonikoan bateratu zituenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa