(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak behera egin du Nafarroan apirila eta ekaina artean, eta 1.900 langabetu gutxiago egon dira

ostirala, 2011.eko uztailak 29


Foru Erkidegoak gazte langabeen tasarik baxuena du Espainian, % 29,06 alegia


Transcripción textual del video

Langabetuen kopuruak behera egin du Nafarroan apirila eta ekaina bitarte, eta 1.900 langabetu gutxiago egon dira. Nafarroan, 40.000 baino langabetu gutxiago daude (39.800).

Lehen hiruhilekoan % 13,40ko langabezia-tasa eman zen; apirila eta ekaina artean, aldiz, % 12,85ekoa. Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik, langabeziaren jaitsiera nabarmenena izan du Nafarroak (% 1,63). Espainiako gainerako lekuetan murrizketa hori % 1,56 izan da.

Foru Erkidegoan, gainera, estatu osoko gazteen langabeziarik baxuena dago. Estatuan, aldiz, % 46,12koa da gazteen langabezia-tasa. Nafarroan % 30 baino baxuagoa da, % 29,06 zehazki.

Langabetuen kopuruak behera egin du Nafarroan apirila eta ekaina bitarte, eta 1.900 langabetu gutxiago egon dira. Nafarroan, 40.000 baino langabetu gutxiago daude (39.800). Estatuko langabetuak 76.500 pertsona gutxiago dira; guztira, 4.833.700 langabetu daude.

Langabeziak autonomia erkidego guztietan egin zuen behera, Gaztela Mantxan eta Errioxan izan ezik. Nafarroako langabeziak % 4,48 egin zuen behera azken hiruhilekoan, estatuko gainerako lekuetan baino gehiago. Estatuan % 1,56 murriztu zen.

Nafarroako langabezia % 0,55 jaitsi da. Lehen hiruhilekoan % 13,40koa izan zen eta apirila eta ekaina bitartean % 12,85ekoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren (% 1,63) atzetik, jaitsiera hori estatuan eman den handiena da.

Foru Erkidegoan, gainera, estatu osoko gazteen langabeziarik baxuena dago. Estatuan, aldiz, % 46,12koa da gazteen langabezia-tasa. Nafarroan % 30 baino baxuagoa da, % 29,06 zehazki.

Álvaro Miranda Simavilla lehen presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak agerraldia egin dute 2011ko bigarren hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen inguruko balorazioa egiteko.

Mintzaldian, Mirandak adierazi du langabeziaren jaitsiera ematea beti dela berri ona, baina zuhurtziaz hitz egin du "langabezia-tasa oraindik ere altua delako, eta Gobernu honetan erreferente gisa balio izango du legegintzaldi berriko lau urteetan zehar murrizteko".

Bestalde, Goicoechea kontseilariak industriaren sektorearen bilakaera eta gazteen artean enpleguak gora egin izana aipatu ditu hiruhilekoko datu nabarmen gisa.

Prentsaurrekoan agertu diren biek azpimarratu dute egoerak hobera egin izana ez dela nahikoa Nafarroa modu iraunkorrean suspertzen hasi dela baieztatzeko.

Estatistiken arabera, estatuko langabetuak 76.500 pertsona gutxiago dira; guztira, 4.833.700 langabetu daude. Langabeziak autonomia erkidego guztietan egin du behera, Gaztela Mantxan eta Errioxan izan ezik.

Estatuko langabezia-tasa % 20 baino gehiago da, % 20,89 da zehazki. Azken hiruhilekoan, Nafarroan gora egin du lana duten pertsonen kopuruak, 700 langile gehiago daude. Hortaz, Foru Erkidegoan 270.300 langile daude.

Langabezia-tasa sektoreko

Sexuei erreparatuta, gizonezkoen langabeziatasa % 12,84 da, estatuko bigarren baxuena Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik (% 10,84). Estatuko langabezia-tasaren batez bestekoa % 20,58 da. Emakumeen artean, langabezia-tasa % 13,29 da, estatuko hirugarren baxuena Euskal Autonomia Erkidegoaren (% 12,53) eta Kantabriaren (% 13) atzetik. Estatuko emakumeen langabezia-tasaren batez bestekoa % 21,27 da.

Nafarroako 39.800 langabetuetatik, 21.200 gizonak eta 18.600 emakumeak dira. Sektoreka, hiruhilekoko langabeziaren bilakaerak beherako joera izan du eraikuntzaren, zerbitzuen eta nekazaritzaren sektoreetan bereziki. 300 langabetu gutxiago daude nekazaritzan, eta eraikuntzan eta zerbitzuetan 2.100 langabetu gutxiago sektore bakoitzean. 19.000 pertsona lehen enplegua bilatzen ari dira, aurreko hiruhilekoan aldiz, 17.000 izan ziren.  Urte arteko bilakaerari dagokionez, Nafarroako langabetuak 5.700 pertsona gehiago dira.

Urte hasieran baino 700 langile gehiago

Nafarroan enplegua duten pertsonak 270.300 izan ziren ekainaren 30ean; lehen hiruhilekoan 700 gehiago izan ziren eta azken urtean 7.000 gutxiago. Enplegua duten 148.600 gizon eta 121.700 emakume daude. Langileen kopuruak izan duen bilakaerak gorako joera izan du azken hiruhilekoan zerbitzuen eta industriaren sektoreetan; 400 eta 3.000 langile gehiago daude, hurrenez hurren. Nekazaritzan, 300 pertsona gutxiago daude lanean eta, eraikuntzan, 2.500 pertsona gutxiago. Nafarroan, azken urtean, 7.000 langile gutxiago daude.

Behin-behinekotasunari buruzkoak dira beste datu azpimarragarriak.  Horien arabera, Nafarroan, bigarren hiruhilekoaren amaieran, behin-behinekotasuna % 26,2koa izan zen; estatuko batez bestekoa, aldiz, % 25,5ekoa.

Foru Erkidegoa langabeturen bat duten familien kopururik baxuena duen eskualdeetako bat da: familien % 6,3k kide guztiak dituzte langabezian eta, estatuan, batez beste, familien % 10,53k.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2011ko II. hiruhilekoko BAIren datuak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa