(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Karlismoa Aztertzeko IV. Jardunaldien aktak plazaratu ditu

ostirala, 2011.eko uztailak 29


Liburuak Lizarran 2010eko irailean egin ziren Jardunaldietan parte hartu zuten hamaika espezialisten mintzaldiak jasotzen ditu


Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak 2010eko irailaren 22tik 24ra Lizarran egin ziren Karlismoa Aztertzeko IV. Jardunaldien aktak argitaratu ditu. Liburuaren izenburua "Por Dios, por la Patria y el Rey". Las ideas del carlismo da.

Liburua osatzen duten 430 orrialdeetan daude jasota hamaika espezialisten mintzaldiak. Hainbat ikuspuntutatik, karlismoaren printzipioen inguruan gogoeta egiten dute. Hizlariak Espainia, Frantzia eta Portugalgoak izan ziren. Hurrenkera alfabetikoan: Jordi Canal (É cole des H autes Études en Sciences Sociales, Paris), Demetrio Castro (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Francisco Colom González (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia), Alexandre Dupont (École Normale Supérieure, Paris), Ricardo García Cárcel (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), Jean Clément Martin (Université Paris 1- Panthéon Sorbonne), Manuel Martorell (Historian doktorea), María Cruz Mina (Euskal Herriko Unibertsitatea), José María Portillo Valdés (Euskal Herriko Unibertsitatea / Instituto Mora, Mexiko), María Cruz Romeo Mateo (Universitat de Valéncia) eta José Tengarrinha (Lisboako Unibertsitatea).

Liburuki horrek 2007tik urtero Karlismoa Aztertzeko egin dituzten Jardunaldietako akten bilduma osatu du. Aurreko urteetako akten izenburuak hauek dira: El carlismo en su tiempo: geografías de la contrarrevolución (2008), Violencias fratricidas. Carlistas y liberales en el siglo XIX (2009) eta Imágenes. El carlismo en las artes (2010). Horiek guztiak Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean eta Karlismoaren Museoan (Lizarra) eros daitezke. Plazaratu berri diren aktak 12 euroren truke eskura daitezke.

Urte hasieran jakinarazi zen bezala, Karlismoa Aztertzeko Jardunaldiak, hemendik aurrera, bi urtean behin egingo dira. Aurreikusitakoaren arabera, hurrengo Jardunaldiak 2012an egingo dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa