(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

74 urteko Donostiako auzokoa hil da Lodosan zekor batek adarkatuta asteartea, 2011.eko abuztuak 2


Zekor batek entzierroaren ibilbidetik ihes egin eta herriko jai-egitarauan jasotzen zen ekitaldia ikusten ari ziren zenbait auzoko adarkatu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren lehen lehendakariordeak, Roberto Jimenezek, komunikabideen aurrean zegoela doluminik biziena eta atsekabe handia adierazi dizkio hildakoaren familiari gertatutakoarengatik. Berriemaileei nola gertatu den azaldu die eta Foruzaingoa argitzeko lan egiten ari dela adierazi du. 

Sortzez Lodosakoa zen Félix de Luis Morentin Donostiako (Gipuzkoa) auzokoa, 74 urtekoa, hil egin da gaur goizean, Lodosan, zekor batek lepoan adarkatuta. Egunotan herriko jaiak ospatzen ari dira Lodosan. Zekorrak entzierroaren ibilbidetik ihes egin eta ekitaldia ikusten ari ziren zenbait auzoko adarkatu ditu, hala ere, bik bakarrik behar izan dute medikuaren laguntza.

Nafarroako Gobernuaren lehen lehendakariordeak, Roberto Jimenezek, komunikabideen aurrean zegoela doluminik biziena eta atsekabe handia adierazi dizkio hildakoaren familiari gertatutakoarengatik. Berriemaileei nola gertatu den azaldu die eta Foruzaingoa argitzeko lan egiten ari dela adierazi du. 

Ihes egindako zekorrak zenbait lagun adarkatu ditu. Haietatik, 25 urteko J.A.M. gaztea, Najerako auzokoa (Errioxa), Lizarrako García Orcoyen Ospitalera eraman dute, bekainean kolpea hartuta eta pronostiko erreserbatuko zenbait traumatismorekin. Halaber, herriko osasun-zentrora eraman dute Lodosako 62 urteko emakume bat, belaunean kontusioak izanda.  

Gaur goizeko 9:20an gertatu da. Zekor-taldea zezen-plazara sartzean, hesien eremu makur batean, gogor jo dituzte babesak eta ihes egitea ezinezkoa den eremu batera irtetea lortu dute. Taldea ibilbidera itzuli da baina kontrako noranzkoan, eta arrisku uneak sortu dituzte. Artzainei eta atzean zeuden joaldunei ez diete kasurik egin. Bi zekorrek gogor jo dituzte hesiak eta zati batean apurtu eta ihes egitea lortu dute.  

"Vinatero" izeneko 3 urteko zekorretako bat harrapatzea lortu dute kapadunek Foru Plazan eta soka batez heldu dute enpresariak dardo narkotikoak erabiliz lo eragin duen arte.  

Beste zekorrak, "Tortolillo" izenekoak, 3 urte dituenak, lepoan adarkatu du gero hil den pertsona. Emaztearekin zegoen atari baten ondoan. Foruzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa. Horren ondoren entzierroaren ibilbidera bueltatu da.  

Foruzaingoa gertatutakoaren atestatua egiten ari da. Lodosara joan dira Herritarren Segurtasunerako, Joko eta Ikuskizunen eta Trafiko Departamentuetako patruilak. Entzierroa Lodosako jaien hirugarrena izan da eta Prieto de la Cal ganadutegikoak ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa