(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak laguntza deialdia egin du, 2011-2013 aldian ehiza-barrutiak hobetzeko asteartea, 2011.eko abuztuak 2


Deialdian diru-laguntzak jasotzen dira, nekazaritza-lurren mugetan eper gorriaren habitata sustatzeko


Barcina Lehendakariaren eta Goikoetxea kontseilariaren bilera Nafarroako Ehiztarien Elkarteko (Adecana) ordezkariekin.

Barcina Lehendakariaren eta Goikoetxea kontseilariaren bilera Nafarroako Ehiztarien Elkarteko (Adecana) ordezkariekin. ( irudia handitu )

Abuztuaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) ehiza-barrutien titularrei laguntzak emateko deialdia onartzen duen foru agindua argitaratu zen atzo. Haren helburua da 2011-2013 aldian nekazaritzari kalteak egitea saihestea eta espezie zinegetikoen habitata hobetzea.

Deialdi honen nobedade nagusiak hauek dira: batetik, urte anitzekoa dela (horri esker, barrutien titularrek diruz lagundutako neurriak hiru urteko aldian zehar gauzatzeko aukera izango dute); bestetik, Nafarroako hegoaldean eper gorriaren habitata sustatzeko sartutako neurriak. Hartarako, espezie zinegetiko horri aterpea eta elikagaia emateko, erein, uztatu edo lastoa jaso gabe geratuko diren nekazaritza-lurren mugetan bandak sortuko dira.

Diruz lagunduko diren beste jarduera batzuk hauek izango dira: hesi fisikoak eta usain eta soinuen bidez uxatzeko sistemak sortzea, espezie zinegetikoak soroetan ez sartzeko, sastraka kentzea, ereitea ehizarako eta barrutietan uraskak eta putzuak sortzea, habitat zinegetikoa hobetzeko.

Ehiza-barrutietan gauzatutako ekintzen kostuaren % 40 eta % 50 artean diruz laguntzen du Nafarroako Gobernuak, deialdiaren helburuetarako: laboreak babesteko eta habitat zinegetikoa hobetzeko. Urte honetarako laguntza-eskaerak irailaren 15 baino lehen aurkeztu beharko dira. Egun horren ondoren aurkeztutakoak 2012. urtean bideratuko dira.

Uztailaren 21ean, Nafarroako Lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu, Nafarroako Ehiztarien Elkarteko (Adecana) lehendakaria eta idazkaria diren Carlos Irujo Beruete eta Jesus Irazola Ursuarekin bildu ziren, eta Nafarroako Gobernuaren politika zinegetikoaren nondik norakoak azaldu zizkieten. Bileran eper gorria berreskuratzeko ekintzan egin behar zirela adierazi zuten; deialdian jasotzen direnak bezalakoak, hain zuzen.

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako laboreak babesteko neurriei esker, espezie zinegetikoek nekazaritzari egindako kalteak erdira murriztu dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa