(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak gora egin du uztailean, eta 44 langabetu gehiago daude asteartea, 2011.eko abuztuak 2


Langabezia jaitsi egin da 25 urtetik beherakoen artean; 66 pertsona gutxiago


Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistraturiko langabetu kopuruak gora egin du 2011ko uztailaren amaieran. Aurreko hilabetean baino 44 langabe gehiago izan dira; hots, 41.744 langabetu. Balio erlatiboetan adierazita, igoera %0,11 izan da. Espainian 42.059 langabetu gutxiago daude (-%1,02). Langabezia gehitu da, baita ere, Aragoi, Kanariak, Madril eta Murtzia bezalako komunitateetan.

Nafarroan langabeziak 2011n izan duen bilakaerak aldeko egoera izaten jarraitzen du, aurreko hilabetean apur bat igo bazen ere. Urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitartean, Foru Erkidegoan 1.267 langabe gutxiago daude.

Nafarroako Gobernuak esan du langabeziaren edozein egoera negatiboa dela, uztaileko igoera mugatua izan arren, eta, era berean, lan-merkatuak portaera ona izan duela adierazi du gazteen eta etorkinen artean. Uztailean Nafarroan langabezia igo egin ohi da, nahiz eta Espainian bestelako portaera izan sektore turistikoa medio. Azken bost urtetan, uztailean ondorengo bilakaera gertatu da: 2007an, 1.089 pertsona gehitu ziren; 2008an, 1.205 lagun; 2009an, 149; 2010ean, 24 eta 2011n, 44 lagun.

Sexuaren arabera, 22.112 emakume eta 19.632 gizon dauden langabezian; aurreko hilabetearekin alderatuta, 5 emakume (%0,02) eta 39 gizon (%0,19) gehiago, hurrenez hurren. Adin-taldea kontuan hartuta, langabeziak gazteen artean izan du portaerarik onena. 25 urtetik beherako 4.646 lagun daude langabezian; hots, 66 pertsona gutxiago (-%1,40). 25 urtetik gorakoak, aldiz, 37.098 pertsona dira, aurreko hilabetean baino %0,30 gehiago. Etorkinen artean, 193 langabe gutxiago izan dira.

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak eskualdeko enplegu-agentzia hauetan egin du behera: Tutera (-%3,25), Lodosa (-%0,82) eta Lizarra (-%0,17). Hala ere, Tafallan (%0,44), Iruñean (%0,85), Aoizen (%2,29), Donezteben (52,39) eta Altsasun (%4,51) gora egin du.

Sektore ekonomikoei erreparatuz gero, gazteen arteko langabeziaren jaitsiera erakutsi du aurreko enplegurik gabeko pertsonen portaera onak, 71 langabe gutxiago izan baitira. Eraikuntzan 4 langabe gutxitu dira; aldiz, nekazaritzan, industrian eta zerbitzuen sektorean gehitu, 3, 64 eta 52 lagun, hurrenez hurren.

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreka, langabeziak batez ere honako hauetan egin du behera: enpleguarekin lotutako jarduerak; aurreko enplegurik gabeko pertsonak; txikizkako merkataritza, motodun ibilgailu eta motozikletena izan ezik; elikagaien industria eta osasun-jarduerak. Azpisektore ekonomikoetan ondorengoek izan dute igoera: hezkuntza, kirol-jarduerak, jolas eta entretenimendurako jarduerak, eraikuntza espezializatuko jarduerak, motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

2010eko uztailarekin alderatuta, 803 langabetu gehiago egon dira oraingoan balio absolutuetan; hau da, %1,96 balio erlatiboetan. Krisia hasi zenetik, uztailean urtetik urtera ondorengo bilakaera izan da Nafarroan: 2008an urtetik urterako langabezian 3.657 pertsona gehitu ziren; 2009an, 13.788 langabetu; 2010ean, 3.211 lagun eta 2011n, 803.

Kontratu-kopuruari dagokionez, Nafarroan, guztira, 19.911 kontratu sinatu dira uztailean. Espainian ez bezala, kontratazioaren urtetik urterako bilakaerak balantze positiboa izan du Nafarroan, %0,32 gehitu baita, Estatu osoan -%3,43 jaitsi den bitartean.

Gizarte Segurantzara batez beste 265.830 langile afiliatu dira, aurreko hilabetean baino 385 langile gutxiago.

Azken urtean zehar, Nafarroan 1.168 pertsona gutxiago afiliatu dira; hau da, -%0,44 gutxiago (Espainia osoan -%1,18 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa