(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerealaren kanpainaren amaieran prezioak igo dira, eta ekoizpena hamarkadaren batez bestekoa baino handiagoa izan da asteazkena, 2011.eko abuztuak 3


Goikoetxea kontseilaria uztaren balantzea egin eta nekazaritzaren erronkak aztertu dituen jardunaldiko burua izan da Oliten


Zerealen uztaren balantzea egiteko bilera Oliten. Mahaian, Jesus Etxeberria, Goikoetxea kontseilaria eta Javier Sanz.

Zerealen uztaren balantzea egiteko bilera Oliten. Mahaian, Jesus Etxeberria, Goikoetxea kontseilaria eta Javier Sanz. ( irudia handitu )

Zerealaren 2010-2011ko kanpaina amaitu da eta ekoizpena azken hamarkadan izandako batez bestekoa baino zertxobait handiagoa izan da (% 1). Bestalde, nekazariei ordaindutako prezioek gora egin dute. Gariaren kasuan, prezioa tonako 240 eurokoa da; 2007tik gutxienez handiena. Igoera hori beste labore batzuen prezioetan ere gertatu da, hala nola ekilorea, artoa eta arto gozoa.

Horrela adierazi dute, gaur, Oliten, Evenako instalazioetan egindako jardunaldian, zerealaren kanpainaren balantzea egiteko. Jardunaldiaren burua Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua kontseilaria, Lourdes Goikoetxea Zubelzu izan da.

Jardunaldia Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoak (NKIT) antolatu du eta sektoreko ordezkariak biltzen dira. Uztaren balantzea egiteaz gain, hurrengo kanpainarako aurreikuspenak eta nekazaritza-jarduerak aurre egin behar dizkien erronkak aztertzen dira. Kontseilariarekin batera NKITko gerentea, Javier Sanz, eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesus Etxeberria, izan dira.

Goikoetxea kontseilariak uztailean itxi den kanpainaren datuak eman ditu, eta nekazaritza-sektorean ekoizpenak hedatu behar direla nabarmendu du. Lourdes Goikoetxeak berretsi egin du Nafarroako Gobernuak sektorearekin duen konpromisoa, funtsezkoa baita gizarte- eta ekonomia-garapenerako eta lurralde-orekarako. Gobernuak arloko interesak defendatuko dituela adierazi du, maila guztietan, eta parte hartutako eragile guztien artean adostasunezko eta laguntzazko eredu batean oinarrituz elkarlanean aritzera animatu du.

Gariaren ekoizpena azken hamar urtetako batez bestekoa baino askoz ere handiagoa izan da, eta garagarraren eta oloaren kasuan txikiagoa izan da. Gariaren 2011ko kanpaina amaituta 338.940 tona bildu dira, hamarkadaren 291.840 tonako batez bestekoaren aldean. Garagarraren kasuan, urte honetako kanpainan 324.300 tona bildu dira, azken hamar urteko 358.590 tonako batez bestekoaren aldean. Oloaren kasuan, 43.540 tona bildu dira kanpaina honetan, 52.290 tonako batez bestekoaren aldean.

Oliteko bileran hiru lan-saio egin dira, gai hauek jorratzeko: erantzun kolektiboak nekazaritza-jarduerari, gorabehera klimatiko esanguratsuenak eta uztetan duten eragina, eta orientazioak 2011-2012 kanpainaren udazkeneko uztetarako.

Nekazaritza-jardueraren erantzunei dagokienez, ingurumen-erronkei eta ur eta lur baliabideen erabileraren eraginkortasunari buruz hitz egin dute. Nekazaritza-ustiategietan aplika daitezkeen teknologia berrien erabilera ere aipatu egin dute. Lehen lan-saio honen xedea sektorearen etorkizunaren inguruko gogoeta egitea izan da, eta arazoei eta erronkei elkarrekin aurre egiteak duen garrantzia nabarmendu dute.

Bigarren saioan bukatu berri den kanpainaren gorabehera klimatikoak eta uztetan izandako eragina aztertu dira, beste kanpainaren plangintza egin aurretik kontuan hartzeko. Hori horrela, gehien ereindako laboreen eta barietateen bilakaera, belar txarren kontrola, monolaborantzaren eta dibertsifikazioaren arteko zalantza eta kanpainaren etekinak eta kalitateak aztertu dira.

Azkenik, udazkeneko ereintzetarako orientazioetan, gehien ereindako barietateei buruzko ezagutzak, barietate berriak eta merkatuetarako egokitzapena, laborearen ongarritzeari eta babesari buruzko nobedadeak eta aspertsiozko sail ureztatu berriak azaldu dira. Aurkezpenaren xehetasun gehiago emango dira hurrengo asteetan, zerealen kooperatibetan nekazariekin egindako bileretan. Guztira, 22 hitzaldi egin ziren 2010ean eta 686 nekazarik parte hartu zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa