(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Done Jakue bideko kultur eta hizkuntza aniztasunari buruzko erakusketa Garesen dago ikusgai asteazkena, 2011.eko abuztuak 3


Vinculo Etxean ikus daiteke abuztuaren 31 bitarte


Erakusketaren diptikoa

Erakusketaren diptikoa

Done Jakue Bideko kultur eta hizkuntza aniztasunari buruzko erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera Garesen. Erakusketa Vinculo Etxean aurkitzen da, kale Nagusiko 105. zenbakian, abuztuaren 31ra bitarte. Erakusketaren ordutegia ondorengoa da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, asteartetik ostiralera eta 11:00etatik 14:00etara, igandeetan. Astelehenetan instalazioak itxita egongo dira.

Erakusketan hainbat informazio-panel daude; baita ere, jolas interaktibo bat, Done Jakue Bidean zehar dauden hizkuntza eta kultura ezberdinak ezagutzera emate aldera. Arreta berezia eskaini zaie eskualde mailako eta/edo eremu urriko hizkuntzei; hala nola, galiziera, euskara, aragoiera, okzitaniera (Frantzia hegoaldean, Arango haranean eta Piemonteko Alpeetako eremu batean (Italian) hitz egiten den hizkuntza erromanikoa), bretoiera (Frantziako ipar-mendebaldea), frisiera (Holandako eta Alemania ipar-mendebaldeko eremu batzuk) eta niederdeutsch (Alemaniako iparraldea) hizkuntzari. Dena den, gaztelera, alemana, frantsesa eta ingelesa ere sartu dira.

Erakusketa ibiltaria da, eta, Gares herrira iritsi aurretik, Iruñean eta Orreagan erakutsi da. Ondoren, Compostelako Done Jakuen (irailaren 5etik urriaren 24ra) eta Kiel-go Unibertsitatean, Alemanian, (urriaren 28tik abenduaren 22ra) ikus ahal izango da.

Ekimena eskualde-mailako hizkuntzen garapenaz arduratzen diren Europako sei erakundek bultzatu dute: Euskarabideak, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikako Idazkaritza Nagusiak, Bretainiako Hizkuntzaren Bulegoak, Aragoar Filologiako Ikasketen Elkarteak, Kiel-go Christian-Albrechts Unibertsitateak (Alemania) eta Euroccat-ek (Okzitaniako eta Kataluniako herrialdeen 2000 Eurobiltzarra). Erakusketaren %50 Hezkuntza, Ikus-entzunezko eta Kultura eremuko Agentzia Exekutiboak (EACEA) finantzatzen du.

Erakusketa Kulturen eta Hizkuntzen bidea izeneko europar proiektuaren barruan kokatzen da; proiektu horren helburua da Done Jakue Bideko hizkuntzek eta kulturek Europako ondareari egiten dioten ekarpena nabarmentzea. Arreta berezia eskaini zaie eskualde mailako edo eremu urriko hizkuntzei.

Ekimen horren esparruan, www.santiagolanguages.com eta www.camino-eu.com web orrialdeak sortu dira, Done Jakueko Bidearekin lotutako europar eskualde ezberdinetako historia kulturalaren inguruan.

Era berean, hiztegi txiki bat argitaratu da, aurrean aipatutako hizkuntzetan, Done Jakue Bidea egiten duten erromesentzat erabilgarriak izango diren adierazpenekin.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Done Jakue Bideko kultur eta hizkuntza anizatasunari buruzko erakusketaren diptikoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa